Berriak Lehendakaritza
Eu

Urkulluk: «Euskal ikasleak, irakasle ingurumen-gaietan»

2013.eko ekainak 04
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

• Lehendakariak eta Uriarte eta Oregi sailburuek EAEko 50 ikastetxe errekonozitu dituzte, Eskola Agenda 21 garatzen nabarmendu izanagatik


Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean adierazi duenez, «ingurumen-gaietan euskal ikasleek jakintza-maila handia dute; hori dela eta, irakasle bilakatzen dira, Euskadiko hainbat ikastetxek Eskolako Agenda 21 programaren barruan eskaintzen dituzten trebakuntza- eta dibulgazio-jardueretan ikusten den moduan». Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte eta Ana Oregi sailburuak Urdaibaiko Biosferako interpretazio-zentroan izan dira, Eskolako Agenda 21 programaren barruko ekimenetan inplikatu eta parte hartu izanagatik nabarmendu diren ikastetxeetako, institutuetako eta ikastoletako ikasleak zein irakasleak errekonozitzeko ekitaldian.

«Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-hezkuntzak gero eta eragin handiagoa dauka. Euskal gizartearen iritzia aztertuta, ikusiko dugu ingurumen-kontzientzia pertsonalaren eskalan, Euskadi Europako batez bestekoaren gainetik dagoela. Gure herritarren % 62k adierazten du ingurumena zaintzea oso garrantzitsua dela. Zorionez, Europa 27ko batez bestekoaren gainetik gaude, % 58 baita batez besteko hori», adierazi die Urkulluk irakasleei eta ikasleei.

Madariaga dorretxean 150 lagun ingururi emandako hitzaldian, Urkulluk adierazi du ingurumenaren aldeko kontzientzia handitu egin dela, eta oraindik ere hazi beharra daukala. «Hortaz, "ikastetxe jasangarriak" sustatzen dituzten programok indartzen jarraitu behar dugu, konpromiso pertsonalaren bidez. Irakasleak ikasle bilakatuko dira. Beti daukagu zer ikasi, zertan berritu. Beti daukagu berritu beharra ingurumenaren aldetik hezteko modua.»

«Ikasleok irakasle bilakatzen zarete, ikasi duzuen guztia ezagutarazten duzue. Gaur jaso duzuen errekonozimenduari ohore egiten diozue, eta kontzientzia eta ingurumen-ohiturak zabaltzeko lan egiten duzue. Asko egin dugu aurrera, baina % 100 lortu behar dugu», adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren bezperan. «Gaur zuen konpromisoa errekonozitu dizuegu», gaineratu du lehendakariak. «Errekonozimendu hau altxor bat da, ingurumena bezalaxe. Mesedez, ez ezazue gorde errekonozimendu hau zuentzat. Izan zaitezte ingurumenaren enbaxadore, egin ezazue lan konpromiso hau gizartean hedatzeko».


Programan parte hartu duten eskolaumeak hamaika eta hamahiru urte bitartekoak dira. Eskolako Agenda 21 programak nabarmendutako 50 ikastetxeak 34 udalerritan daude: Vitoria-Gasteiz, Amurrio, Alonsotegi, Arteaga, Balmaseda, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Ermua, Gernika, Getxo, Gueñes, Lekeitio, Loiu, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Sukarrieta, Zalla, Andoain, Azpeitia, Bergara, Donostia, Eibar, Elgoibar, Irun, Legazpi, Tolosa, Urnieta eta Billabona

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FFormacion
    2013.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari entrega al PCPI de #Barakaldo un reconocimiento por su compromiso en con el medio ambiente https://t.co/X3d2SBWK5E

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)