Berriak Osasuna
Eu

Ondo atera da Euskadin egindako lehendabiziko giltzurrun-transplante gurutzatu

2013.eko ekainak 03

Giltzurrun-transplante hirukoitza Kataluniaren, Andaluziaren eta EAEren artean

Ondo irten da Euskadin emaile bizidunekin egindako lehendabiziko giltzurrun-transplantea. Interbentzioa maiatzaren 21ean izan zen, Euskadiko Giltzurrun Transplanteen Erreferentzia Zentroan (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea), eta hiru bikote izan ziren (bikote bakoitzean hartzaile bat eta emaile bat). Bikoteok ospitale banatan zeuden: Gurutzeta, Bellvitge eta Sevillako Virgen del Rocíon. Bai emaileak bai hartzaileak ondo daude gaur egun.

Euskadiko emailearen giltzurruna Gurutzetatik Bellvitgera eraman zuten, hartzaile katalanari transplantatzeko. Hartzaile katalan horren emailearena, berriz, Virgen del Rocío ospitalera eraman zuten transplantatzeko. Eta, azkenik, emaile andaluziarraren giltzurruna Sevillatik Euskadira ekarri zuten, EAEko hartzaileari transplantatzeko. 

Gurutzatutako giltzurrun-transplanteen programetan, hartzailearentzat bateragarriak ez diren emaile bizidunen (senitartekoak) giltzurrunak trukatzen dira. Hala, bateragarri ez diren «emaile-hartzaile» bikoteen organoak trukatzen dira bateragarri izan daitezen; hala, paziente kopuru nabarmen bati transplantea egitea posible egiten duen kateak sortzen dira.

Transplante-modalitate hau mende honen hasieran hasi zen, eta hildakoen donazio-tasa apalak zeuzkaten herrialdeetan. Gure inguruan, donazio-tasa handiak izanik, emaile bizidunen transplante-programa hauek berandu garatu dira (*). Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan orain sei edo zazpi urteetan ari dira lantzen; Transplanteen Espainiako Elkarteak orain lau urte ipini zuen abian, eta hamazortzi kate martxan ipini eta guztira 39 transplante gurutzatu egin zituzten.

Bai organoak ospitaleetan lortzea bai ondoren transplantatzea parte hartu duten erkidegoen koordinazio bikainari esker izan da posible, baita Transplanteen Espainiako Erakundearen babesari esker ere; transplante bakoitzerako behar den logistika konplexu guztia eman baitute. Era berean, nabarmentzekoa da osasungintzako eta osasungintzakoak ez diren profesionalen lana ere, baita emaileen eskuzabaltasuna, epaileen lankidetza eta inplikatutako aire-konpainien laguntza ere.

(*) Organo-emateek Euskadin beste marka bat hautsi zuten: 15 egunen barruan 13 donazio izan ziren (10 hildakoenak, 3 emaile bizidunenak). Horri esker, 34 pazientek organo bat jaso eta bizitza salbatu ahal izan zuten (horietatik bi adin pediatrikoan).

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PaulaTeruelo1
    2013.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    Primer trasplante renal cruzado realizado con éxito en la historia de Euskadi https://t.co/kSSYGrZAed” @boniteruelo

  • @itziareso
    2013.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @elpais_pvasco: Primer trasplante renal cruzado realizado con éxito en la historia de Euskadi https://t.co/rh4emXRccQ

  • @elpais_pvasco
    2013.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    Primer trasplante renal cruzado realizado con éxito en la historia de Euskadi https://t.co/rh4emXRccQ