Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak TECNIMAP-en duen standa bisitatu du Idoia Mendiak

2010.eko apirilak 07

Eusko Jaurlaritzaren Mugikorraren Bidezko Ordainketaren Pasabideak saria jaso du Tecnimap 2010en

Eusko Jaurlaritzak garatutako Mugikorraren bidezko Ordainketaren Pasabidea saritua izan da Tecnimap-en 12. edizioan. Hain zuzen ere, Tecnimap 2010eko sarietan Administrazio Elektronikoko Zerbitzuetan autonomia erkidegoentzat gordetako saria irabazi du. Justiziako eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, gaur goizean jaso du Administrazio Publikoak Modernizatzeko Informazioaren Teknologikoei buruz Zaragozan izan diren jardunaldi hauen amaieran.

Justizia eta Herri Administrazio Saileko Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza lehian jardun da beste 93 hautagairekin informazio teknologietan oinarritutako zerbitzu berritzaile, laguntzaile eta eraginkorrak garatzeko helburuz pizgarri gehigarri gisa 2004. urtean sortu ziren sariak irabazteko.

Sari horiek laguntza ofizial izan nahi dute administrazio elektroniko alorrean praktika onak direnen alde eta ematen zaizkie zerbitzu publikoak hobetze aldera informazio teknologiak aplikatzeko helburuz edozein herri administraziok bideraturiko ekimen onenei.

Saritzen dira hautagaitza aurkeztu zen egunean jardunean dauden zerbitzu elektronikoak, betiere bi urte baino gehiago ez badute, eta, gainera defendatzen da Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikotik sartzeari buruzko 11/2007 Legean aurreikusitako guztia garatu eta jardunean jartzea.

Eusko Jaurlaritza da ordainketa mugikortasunean sistema bat garatu eta martxan jarri duen Estatuko lehenengo administrazioa. Horren bitartez, ordainketa-beharra sortzen den tokitik bertatik edozein diru-sarrera zuzenean izapidetzeko aukera dago. Eramangarritasun handiko gailuen bidez funtzionatzen du, baita konektibitate mugatuko egoeretan ere, eta Eusko Jaurlaritzaren Ordainketen Pasabidearen funtzionaltasun berri bat da, euskal administrazioaren eta finantza‑erakunde laguntzaileen informatika-sistemen arteko elkarreragingarritasuna ahalbidetzen duena.

Horrela, m-government delakorantz aurrera egiten da, honek administrazioa "mugitzera" gonbidatzen baitu zerbitzua behar den toki eta unera. Sistema martxan hasten denean, Ertzaintzak, esaterako, trafikoko isunak errepideetan bertan kobratu ahal izango ditu, esku-dirua erabili behar gabe eta kobrantzen kudeaketa nabarmen arinduz.

Bai Ordainketen Pasabidearen bai Mugikorraren bidezko Ordainketaren Aplikazioaren iturburu-kode eta dokumentazio osoa librea da eta edozein administrazioren eskura dago horrela eskatzen badu.

 

 

Apirila 8, osteguna; Tecnimap (Zaragoza) kronika

Azoka honetan Euskadik aurkeztu dituen 24 proiektu “berritzaileen” artean bat nabarmentzerakoan, Open Data atariaren bidez datu publikoak zabalduko direla azpimarra du Justizia eta Herri-Administrazio Sailburu Idoia Mendiak.

Justizia eta Herri-Administrazio Sailburu Idoia Mendiak gaur goizean bisitatu du Eusko Jaurlaritzaren standa, Zaragozako TECNIMAP Azoka teknologikoan aurkeztutakoa. Jaurlaritzak aurkezten dituen 24 proiektuak “oso interesgarriak eta berritzaileak” direla nabarmendu du Mendiak, Open Data ataria bereziki. Atzotik, atari honi esker, datu publikoak berrerabiliko dira aske eta dohainik. Euskadiko administrazioa Espainiako lehena izango da, eta hirugarrena mundu mailan, Obama eta Brown-en administrazioen ostean, datu publikoak herritarren eskura jartzeko garaian “Atari honetatik, epe laburrera, enpresa proiektu ugari sortzea espero dugu, aberastasun hau gure herritarrei itzuli diezaiegun”, azpimarratu du.

TECNIMAP azoka teknologikoaren bigarren jardunaldian ktibitate frenetikoa bizi izan da Eusko Jaurlaritzaren standean, txosten eta interakzio ugari aurkeztu eta burutu direlarik Gasteizko Gobernuak egunotan Zaragozan aurkezten dituen 24 proiektuen berri izatera hurbildu diren bisitariekin Honez gain, Justizia eta Herri-Administrazio Sailburu Idoia Mendiak gogo berritzailea duten 24 proiektuak publikoaren aurrean erakusten diren standa bisitatu du. Hauetako zortzi xehetasunez azalduko dira txostenen bitartez, eta gainera, informazio teknologien ezarpenaren esparruari dagokion zerbitzu publikoen hobekuntzaren gaineko sarietako batera aurkeztu da Ordainketa Mugikorreko Igarobidea.

Idoia Mendiak proiektu honen gainean azaldu duenez, “ Eusko Jaurlaritza berriak herritarrei transmititu nahi dienarekin (gardentasuna eta irekitasuna) gehien sintonizatzen duen proiektua da”. Izan ere, atzotik bertatik sartu daiteke Gasteizko Gobernuaren Open Data atari berrian eta era askean erabili daitezke bertan erakutsitako datu publikoak. “Atari honetatik, epe laburrera, enpresa proiektu ugari sortzea espero dugu, aberastasun hau gure herritarrei itzuli diezaiegun”, azpimarratu du.

Sailburuak gogoratu du Euskadi dela Espainiako lehena eta munduko hirugarren administrazioa, Obama eta Gordon Brown-en administrazioen ondoren, datu publikoak zabaltzen dituena bere herritarren eskura jartzeko.


Irekia, TECNIMAP-en

Administrazio Publikoak Modernizatzeko Informazio Teknologien gaineko XI. Jardunaldietan txostena aurkeztu duten proiektuak ondorengoak dira: Irekia, Kontratazio Publiko Elektronikoa, Subentzio eta Diru-laguntzen Digitalizazioa, Inter-operabilitatea Notarioekin, Dokusi, Open Data Euskadi, Eustateko On line Inkestak eta Bioaniztasunaren gaineko Informazio Sistema. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari Iñaki Ortizek Gizarte Sareen eta Administrazio Elektronikoaren inguruko mahai-ingurua moderatuko du ostegunean, bertan parte hartuko du baita ere Alberto Ortiz de Zaratek Herritarrentzako Arreta zerbitzuko zuzendariak.

Bihar, ostiralez, Eusko Jaurlaritzaren partaidetzarekin landutako bi txosten nabarmenetarikoak aurkeztuko dira goizeko 9 eta 10etan, hauen artean, Irekiaren gainekoa; zuzenean jarraitu ahal izango dira web orri honen bitartez.

Aurkestu diren proiektuak TENIMAP-en:

DOKUSI: agiri eta espediente elektronikoak, erregistro elektronikoa
Kontratazio Publiko Elektronikoaren Eredua
Irekia: Open Government Euskadin
On-Line Inkestak
METAPOSTA, kutxa gotor elektronikoa Interneten
Euskadiko Administrazio Publikoaren diru-laguntzen eta subentzioen digitalizazioa
Euskadiko Administrazioen Ordainketetarako Igarobidea: Ordainketa Mugikortasunean
Saileko espedienteen tramitazio elektronikoaren garapena
Antolakuntza sanitarioaren sistema integratua
Hileta-tokien Osasunbidea
KZgunea Zentroen Euskadiko Sare Publiko
IDI (Inter-operabilitate Interface-a)
Inter-operabilitatea Notarioekin
Open Data Euskadi
IT Txartela
Espediente Administratiboak tramitatzeko motorra
BI-a bisita turistikoen azterketara aplikatuta
JUSTIZIASIP
HAUTANET
EAEko bio-aniztasunaren gaineko informazio sistema
Nekazaritza-ustiategiak ezagutzeko eta aholkatzeko kudeaketa aukera berriak
Ziurtagiri digital berriak: LE, Zigilu eta Enplegatu Publikodun egoitza elektronikoa
ETIKOMIN: bio-etikaren gainean online praktika profesionalerako komunitatea
Ingurumen Tele-tramitazio Elektronikoa (IKS-eeM)

 

 

Apirila 7, asteazkena; Tecnimap (Zaragoza) kronika

Zaragozan  egingo diren Administrazio Publikoak Modernizatzeko Informazio Teknologien gaineko XI. Jardunaldietan hartuko du parte Eusko Jaurlaritzak, asteazkena 7tik hasi eta ostiralera arte

Tecnimap 2010k gaur goizean zabaldu ditu ateak.  5.000 kongresu-kidek, 300 enpresa eta erakunde publikok eta ehunen bat komunikabidek hartuko dute parte Administrazioko sektore teknologikoaren gaineko azokarik garrantzitsuenean.

 

 

Eusko Jaurlaritzak Teknimapeko hamaikagarren Edizioan parte hartuko du, Administrazio Publikoak Modernizatzeko Informazioaren Teknologikoei buruzko XI. Jardunaldietan, hain zuzen. Jardunaldi horiek Zaragozan izango dira bihartik ostiralera arte. Aragoiko hiriburuko Erakustazokan Euskal Administrazioak bere gune propioa izango du eta bertan zuzenean informazioa emango du 24 proiekturi buruz. Proiektu horietan Euskal Administrazioaren izaera berriztatzailea ageri da. Horietatik zortzi hautatu dira zehatz-mehatz ponentzi banatan azaltzeko eta Mugikorraren Bidezko Ordainketaren Pasabidea aukeratuta dago zerbitzu publikoen prestazioa hobetzeko aplikatzen diren informazioaren teknologientzako sarietako bat jasotzeko.

Ponentzia duten proiektuak dira Irekia, Kontratazio Publiko Elektronikoa, Laguntzen eta Diru-laguntzen Digitalizazioa, Notarioekin Lankidetza, Dokusi, Open Data Euskadi, Eustateko online Inkestak eta Biodibertsitatearen Informazioa. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari Iñaki Ortizek ostegunean Gizarte Sareak eta Administrazio Elektronikoa izeneko mahai-inguru bat moderatuko du. Bertan, Alberto Ortiz de Záratek ere, Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak, alegia, hartuko du parte.  

Eusko Jaurlaritzak Tecnimapera daraman izpiritua irekia da, parte-hartzeko prest, gardena, eta konprometitua eta izpiritu hori akronimo gisa APTC! leloan jasota dago. Eusko Jaurlaritzaren gunea elkarreragilea eta dinamikoa izango da Elkarreragilea da nolabait bisitariak ikusle hutsa izan ordez aukera izango duelako bere online zerbitzuak probatzeko. Horretarako Zuzenean Zerbitzuaren (Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua) informazio kiosko baten bidez aurrez aurre proiektuak ezagutuko ditu hainbat erakustaldi orokor edo pertsonalizaturen bitartez. Halaber, aukera izango du karga unibertsaleko gune batean telefono mugikorraren bateria elikatzeko eta bluetooth teknologia erabiliz informazioa eskuratzeko.  Eta dinamikoa dela esaten badugu da, nolabait, egunaren eta orduaren arabera standaren itxura eta osagaiak aldatuko direlako.

Webcam batek (www.irekia.euskadi.net) Irekia erabiliz aukera emango du streamingen jarduera osoari jarraitzeko eta Facebooken (www.facebook.com/TecnimapEuskadi) eta Twitterren (http://twitter.com/TecnimapEuskadi) argibideak eta iruzkinak kontsultatu ahalko dira.

Tecnimap 2010 Presidentziako Ministerioak, Aragoiko Udalak eta Zaragozako Udalak antolatu dute. Administrazioaren modernizazioan azken aurrerapenak erakutsi nahi dituen hamaigarren edizio honetan 171 erakustoki izango dira.

4 iruzkin
  • @AitorIbanezT
    2010.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    Zorionak! RT @juanjovilla: Zorionak a Iker y a Alex: Pasarela de Pago de Gobierno Vasco premiada en Tecnimap http://bit.ly/aFv7QV

  • 2010.eko apirilak 07

    Una magnifica noticia en cuanto a tanta participación, el uso de la tecnologia implica avanzar.

  • @aretxabaletakz
    2010.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Teknimapeko hamaikagarren Edizioan parte hartuko du http://tinyurl.com/yznhkgo

  • @aretxabaletakz
    2010.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Arranca Tecnimap 2010 con la presencia de 24 proyectos del Gobierno Vasco http://tinyurl.com/ykb5f5u

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia