Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi erreferente gisa posizionatu da Europa Batasunen zientzia eta unibertsitate politikaren alorrean

2013.eko maiatzak 31

Euskadi balio erantsia duen eskualde gisa posizionatu da EBn, unibertsitate-bikaintasunaren eta politika zientifikoaren alorrean eta berrikuntzara eta ezagutzara zuzendutako aliantza berrien eremuan. Une honetan, 2014-2020 sasoiko agenda berria itxuratzen ari da Europan, eta, horren ildotik, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Politika Zientifikoaren Sailburuorde Itziar Alkortak zuzeneko harremana bermatzen du Europako instituzioekin, politika zientifikoaren eta euskal unibertsitateen proiekzio handiagoa bermatzeaz batera.

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkariekin batera, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Politika Zientifikoaren Sailburuorde Itziar Alkorta, Unibertsitateen Zuzendari Xavier Alonso, Politika Zientifikoaren Zuzendari Miren Begoñe Urrutia eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkari Marta Marínek maila goreneko lan-bilerak izan dituzte europar instantziekin, iragan ostegun eta ostiralean.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak bilerak izan ditu eskualde-politika, hezkuntza, enplegu eta ikerketaren alorreko zuzendaritza nagusiekin, eta baita Europako Hezkuntza, Gazteria eta Kultura Komisarioaren kabinetearekin ere. EBk eta Euskadik elkarrekin landu ditzaketen ekintzak eta ekimenak zirriborratu dira, epe labur eta luzera.

Europar instantziei dagokienez, azpimarratzekoa da Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den ekimenei egiten dieten harrera ona, horrek zuzeneko elkarrizketa eta komunikazioa ahalbidetu baititu EBrekin; horri esker, gainera, Euskadiren posizioa indartu egin da Europar Batasuna 2014-2020 sasoirako adosten ari den ekintza eta proiektu estrategikoen aurrean

Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Politika Zientifikoaren Sailburuorde Itziar Alkortak berretsi du, europar instantzien aurrean, politika zientifikoa eta unibertsitateak lehentasunezkoak direla Jaurlaritza honentzat. Bikaintasunaren nazioarteko campusa eta berrikuntzara eta ekintzailetzara zuzendutako aliantza estrategiko berriak Euskadi markaren zati izango dira; izan ere, balio erantsia gehituko dute eta berrikuntza eta ezagutza lehenesten dituen "kultura" berri bat bultzatuko dute, eta hori lagungarria izango da hazkunde iraunkorrarentzat eta enpleguarentzat.

Euskadi, EBko lehentasun eta ekintzetan balio erantsia duen lurraldea, unibertsitate-bikaintasunaren, politika zientifikoaren eta berrikuntzarako aliantza berrien eremuan

Europar instituzioek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte Eusko Jaurlaritza Euskadin bultzatzen ari den ekimenak, Europar Batasunean duen posizioa indartzea xedetzat hartuta, politika zientifikoaren eta unibertsitate-politikaren alorreko erreferente gisa; horri lotuta, ezagutu ahal izan dituzte berrikuntza, prestakuntza, hazkunde eta enpleguaren eremuetako aliantza estrategiko berriak; horren guztiaren bitartez, ahalik eta mozkin handiena ekarri nahi da Euskadira.

Eusko Jaurlaritzaren lan-misioaren helburua izan da euskal ekimenak aurkeztea, politika zientifikoaren eta unibertsitate-politikaren alorrean; horri lotuta, kontrastatu nahi izan da ea ekimen horiek txertatu ote daitezkeen Europar Batasuna gaur egun gauzatzen ari den ekintza konkretuetan edo Europar Batasunaren 2014-2020 sasoiko Programak abiatzean gauzatuko diren ekintzetan.

Programa horiek ezarriko dituzte Europak inplementatuko dituen lan-ildoak, programak eta finantziazioa, horren bidez bultzatzeko berrikuntza, prestakuntza eta ezagutza, eragile berrien sorrerarekin batera, eskutik joan daitezela hazkunde iraunkor eta integratzailea lortzeko, prestakuntza, ikerketa, unibertsitate-bikaintasuna eta berrikuntza funtsezko elementutzat hartuta.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @SanMartindeLoin
    2013.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    Euskadi se posiciona como referente en la UE en la política científica universitatia. http://t.co/dSNax9ijI6

  • @Euskampus
    2013.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    Euskadi erreferente gisa posizionatu da Europa Batasunen zientzia eta unibertsitate politikaren alorrean http://t.co/hE2zU3VOgx

  • @tuttoenbilbao
    2013.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Recortando? RT @Irekia_News: Euskadi se posiciona en la Unión Europa como referente en política científica y univer http://t.co/cLcOQmE5Bu

  • @Kepa_Munoz
    2013.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi se posiciona en la Unión Europa como referente en política científica y universitaria. http://t.co/5IuatOS9GN

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)