Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura. (2013/06/06)

2013.eko ekainak 06

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, erlijioek zergak ordaintzearen gainean. Legez besteko proposamenari dagokionez, behin betiko ebaztea maiatzaren 30eko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (10\11\02\01\0110)
1. Mozioa, Pello Urizar Karetxe EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, aurrerantzean EAEko egutegian urriaren 25a jaieguna ez izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0026)
2. Mozioa, Txarli Prieto San Vicente Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Nuclenorrek Santa María de Garoñako zentral nuklearreko jarduerarekin jarraitzeko egindako eskaerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0023)
3. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Gasteizen kanonari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0172)
4. Honako ekimen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak planteatu eta aurrekontuen proiektuan jasotzen den subentzio-politikari buruz. (10\11\03\00\0029)
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 2013rako luzatutako aurrekontuko diru-laguntzen exekuzioari buruz. (10\11\02\01\0183)
5. Mozioa, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Osakidetzako langileekin elkarrizketa eta elkarlana abian jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0027)
6. Honako mozio hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, zenbait finantza-erakundek merkaturatutako Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenek eragindakoentzako irtenbideei buruz. (10\11\03\00\0018)
Mozioa, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Kontsumobideko zuzendariak Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruz egindako adierazpenei buruz. (10\11\03\00\0019)
Mozioa, Igor López de Munain Ganuza EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruz. (10\11\03\00\0021)
7. Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Radio Vitoriarako iragarritako berrantolatze-neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0196)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau