Berriak Segurtasuna
Eu

Zerbitzu-egintzan hildako ertzainak omentzeko ekitaldiaren buru izan da Urkullu lehendakaria

2013.eko ekainak 02

Gaur eguerdian, Arkauteko akademian

Iñigo Urkullu lehendakaria zerbitzu-egintzan hildako ertzainak omentzeko ekitaldiaren buru izan da gaur Arkauten. Omenaldian izan dira hildako guztien senitartekoak, Segurtasun Saileko arduradunak, Ertzaintzako sindikatuetakoak eta ADEPYR eta ASERFAVITE ertzainen elkarteetakoak.

Hildakoak oroitzen dituen monolitoaren aurrean lore-eskaintza egin dute lehendakariak eta Segurtasuneko sailburuak; bertaratutako guztiek parte hartu dute eskaintza horretan, hildako 35 ertzainei lore bana eskainita. Dantzariek aurreskua egin dute monolitoaren aurrean.

Bai lehendakariak, bai Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eskerrak eman dizkiete omenduen senitartekoei ekitaldian parte hartzeagatik, eta euskal gizarte osoaren maitasuna eta esker ona helarazi dizkiete.

Hogeita hamabost hildako

Guztira 35 ertzain hil dira zerbitzu-egintzan, 1982an euskal polizia-erakundea sortu zenetik, horietatik hamalau jarduera terroristak zuzenean eraginda. Hildakoetatik lau emakumezkoak izan ziren, eta gainerakoak gizonak.

Ertzaintzako lehendabiziko hildakoa Carlos Díaz Arcocha superintendentea izan zen, ETAk eraila 1985eko martxoaren 7an, Arabako Elorriaga udalerrian, autopean lapa-bonba bat ipinita. Azkena hildako ertzaina Jesús Baleirón agentea izan da: 2012ko maiatzaren 29an zendu zen Arabako Erriberagoitia udalerrian auto batek harrapatuta, motozikletak gidatzeko perfekzionamendu-ikastaro bat egiten ari zela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko