Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Jose alberto Mujica Uruguaiko presidentea hartuko du

2013.eko maiatzak 30

Lehendakariak Uruguaiko Errepublikako presidentea, Jose Alberto Mujica hartuko du bihar, maiatzak 31, bere herrialdeko ordezkaritza batek Euskadira egingo duen bisita ofiziala dela eta. Bidai honen xedea Euskadi eta Uruguairen artean historikoki izan den harremana finkatu eta estutzea da.

Atzerriko Estatu buru batek 2007tik hona Euskadira egingo duen bisita den honen barruan, Lehendakariak eta Mujicak batzar pribatua izango dute Ajuria-Enea Jauregian. Jarraian Eusko Jaurlaritzak harrera ekitaldia eskainiko dio Lehendakaritzan. Bertan izango da Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea. Hain zuzen bera izango da lehen ongietorria egingo diona aireportuan Euskadira iristean. Legebiltzarreko presidenteaz gain euskal erakundeetako ordezkari eta alderdi politikoetako buruzagi eta bozeramaileak izango dira Lehendakaritzan.

Uruguain oso zabala da euskal jatorriko erkidegoa. Gutxi gora-behera, biztanlego osoaren %30ek arbaso euskaldunak ditu, tartean Mujica presidenteak berak, hala nola politika, ekonomia eta kultura munduko pertsona esanguratsu ugarik. Egun 12 dira Uruguain euskal etxeak, eta atzerrian den euskal komunitate zabalenetarikoa du, Argentina eta Estatu Batuen atzetik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)