Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek gaur osteguneko Grebako eguna gutxieneko zerbitzuen %100 eskainiz hasi du

2013.eko maiatzak 30

Euskotrenek gutxieneko zerbitzuen %100 eskainiz hasi du gaur, osteguna, maiatzaren 30a, deituta dagoen Greba Orokor jardunaldia (goizeko 8:30eraino erregistratutako datuak).

Euskadiko garraio operadorea, osteguneko ohiko zerbitzuaren %30 bermatzen eta eskaintzen ari da Tranbiak (Gasteiz eta Bilbo), Trenak (Bizkaia eta Gipuzkoa), Autobusak (Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Bizkaiko Trapagako herrian dagoen Larreinetako Funikularra. Zerbitzu horiek dira Eusko Jaurlaritzak gaur, osteguna, maiatzaren 30a, deituta dagoen Greba Orokorra dela eta, ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak

Bizkaian, Durangaldeako tren zerbitzuak (Bilbo – Ermua), Urdaibaikoak (Bilbo – Bermeo) eta Txorierriekoak (Bilbo – Lezama) atzerapen garrantzitsuak izan dituzte katenarian zein unitatearen pantografoan izandako gorabeheren ondorioz.

Deialdiagatik ukitutako Euskotreneko zerbitzuak ondorengo hauek dira:

•    Gasteizko tranbia.

•    Bilboko tranbia.

•    Topoaren tren zerbitzua (Lasarte – Donostia – Hendaia).

•    Bilbo – Donostia lineako tren zerbitzua.

•    Ermua – Eibar – Elgoibar arteko “Tranbia” zerbitzua.

•    Txorierriko tren zerbitzua (Bilbo – Lezama).

•    Urdaibaiko tren zerbitzua (Bilbo – Bermeo).

• Garraio Loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean, Bilbo – Donostia eta Urdaibai (Bilbo – Bermeo) tren lineatarako, eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean, Txorierriko tren linearako (Bilbo – Lezama).

•    Trapagarango Larreinetako Funikularra (Bizkaia).

•  Bizkaibuseko sistema barruan dauden Euskotreneko autobus zerbitzuak, Bizkaiko Foru Aldundiko menpekoak.  Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.


•  Euskotreneko autobus zerbitzuak (Urola, Kostaldea eta Deba Barrena), Lurraldebus sistema barruan sartuta daudenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak direnak.

•    Hiri barruko autobusen “Udalbus” zerbitzua, Eibarreko Udalerako Euskotrenek kudeatuta.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetako eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.


Euskotreneko bezeroek, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ordutegiak beraien eskura izango dituzte geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barrualdean. Horrez gain informazio jaso ahal izango dute Euskotreneko www.euskotren.es web gunean eta @euskotrenEJGV twitter kontuan. Euskotrenek era berean gogorarazten dizue bezeroentzako arreta telefono zenbakia: 902 543 210.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau