Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Heriotzek behera egin dute 2009ko hirugarren hiruhilekoan

2010-03-26

2009ko uztailean, abuztuan eta irailean 4.186 lagun hil ziren; horietatik %2k 40 urte baino gutxiago zeuzkan

 

2009ko hirugarren hiruhilekoan 4.186 pertsona hil ziren; %51 gizonezkoak, %49 emakumezkoak, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko aldi beraren aldean %1,7ko murrizketa. Araban 546 lagun hil ziren, Bizkaian 2.307, eta Gipuzkoan 1.333.


Hildakoen %2k 40 urte baino gutxiago zeuzkan; %42k 40-80 urte bitarte eta %56k 80 urte baino gehiago.


Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.418 lagun hil ziren horiengatik (%33,9); ondoren, bigarren heriotza-kausa zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren, 1.177 eragin zituzten (%28,1). Hirugarren, arnas eritasunak, zeinek 332 heriotza eragin baitzituzten hiru hileotan (%7,9).

taula


Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.


2009ko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 20, urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 15 mutiko eta 5 neskato.


2009ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 977 laguneko biztanle-irabaziarekin. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Arabak 219 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 381 eta Gipuzkoak 377.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Eustat