Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza «erabilgarri dauden lege-tresna guztiez» baliatuko da LOMCEri aurre egiteko

2013.eko maiatzak 29

Eusko Jaurlaritzak «erabilgarri dauden lege-tresna guztietara» joko du Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE) aplikazioa saihesteko eta, horrela, «euskal hezkuntza-sistemari kalterik ez egiteko». Hala adierazi du Hezkuntzako sailburuak, Cristina Uriartek. Era berean, azaldu du lege organikoak ez dituela euskal sistemaren emaitzak hobetuko, eta erabakiak ezin direla itsu-itsuan hartu, legezkotasunaren argitan baizik.

Hezkuntzako, Hizkuntza Politikako eta Kulturako sailburua, Cristina Uriarte, Euskadiko hezkuntza-agenteekin elkartu da gaur arratsaldean, LOMCE lege organikoaren aurrean nola jardun aztertzeko. Uriarte baikor azaldu da bileraren ostean, eta gizarte-eragileak Eusko Jaurlaritzarekin arlo honetan elkarlanean aritzeko prest daudela esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)