Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean Bilbao Athletic–Levante B. taldeen norgehiagoka dela eta

2013.eko maiatzak 29

Datorren igandean, ekainak 2, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, eguerdiko 12:00etan hasita Bilbao Athletic-en eta Levante B. taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, Euskotrenek erabiltzaileei 15 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, lau tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 11:01ean, 11:16an eta 11:46an Pio Barojatik Ospitalerantz eta beste bat 11::23an Atxuritik Ospitalerantz ere.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Ospitaletik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 13:53an eta 14:05ean ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans edo Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau