Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak 52.000 etxebizitza birgaituko ditu Eraikuntza arloan 13.000 lanpostu sortzeko

2013.eko maiatzak 29
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Hurrengo hiru urteetan, EAEko 52.000 etxebizitza birgaitu ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzaren Renove Plan berriak aurreikusten dituen laguntza ekonomikoei esker. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtok gaur goizean aurkeztu dituzte planaren xehetasunak Gasteizen. Plana 2013-2016 aldirako enplegua berraktibatzeko programaren ildo estrategikoetako bat da.

BPG erortzeak beherakada ekarri du halaber enpresa-egituran; izan ere, enpresa-establezimenduen % 9,5 galdu ditu azken lau urteetan, bai eta sortutako enpleguaren % 9,4 ere. Enplegua sektore guztietan erori da; batik bat, industrian eta eraikuntzan, 23.500 lanpostu gutxiago baitaude. Hori horrela, 2008an sektorean zeuden hamar lanpostutik hiru desagertu dira.

Langabezia-tasa horiek dituen sektore baten egoera horrelakoa izanik ere, beharrezkoa da etxebizitzak birgaitzeko arloan jardutea; izan ere, EAEko egoitza-eraikinen % 53k 50 urte baino gehiago dituzte. Europako mailarik altuenetako bat da. Gainera, eraikinen % 15ek lanak egiteko beharra dute, ez direlako irisgarriak (eraikinen % 76) edo ez dutelako igogailurik (etxebizitzen % 29).

Egoera horren jakitun, Eusko Jaurlaritzak 81,5 milioi euro bideratuko ditu eraikuntzaren sektorea estimulatzeko. Horretarako, etxebizitzak birgaituko ditu.

Neurri horiei esker, Eusko Jaurlaritzak 941 milioi euro inguruko baliabide ekonomikoen bolumena mugitu nahi du (laguntza zuzenak gehi eragindako inbertsioa) eta gutxienez 13.765 lanpostu sortu eraikuntzaren sektorean 2013-2016 aldian. Lanpostu horietatik 3.146 aurten gauzatuko dira. Hona hemen jardueren xedeak: etxebizitza indibidualak, eraikinak goitik behera birgaitzea, espazio eta ekipamendu publikoen irisgarritasuna eta hiria birgaitzea.

Iñigo Urkullu lehendakariak Gasteizen nabarmendu duenez, «eraikuntzaren merkatua dinamizatzeaz gain, Renove Planak % 20 murriztu nahi du energia-kontsumoa eta atmosferara botatzen diren karbono-dioxidoaren isuriak», 2020rako Europa Estrategiaren ingurumen-helburuekin bat.

Aldi berean, planak hiri-kultura berri bat bultzatu nahi du. Horretarako, esku-hartze teknikoa eta gizarte-laguntza aurreikusten dituzten goitik beherako esku-hartzeen garapenean oinarritutako birgaitze-kontzeptu berritzailea sustatuko du.

 

(Informazio gehiago erantsitako artxiboa)

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2013.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno rehabilitará 52.000 viviendas para estimular la creación de 13.000 empleos en la Construcción" http://t.co/gYA64DJPGy

  • @EmpreSEA
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco rehabilitará 52.000 viviendas para estimular la creación de 13.000 empleos en la Construcción. http://t.co/iWICgJZNja

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)