Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Araubide Juridikoko sailburuordea Zuzenbidearen Euskal Akademiaren X. urteurrenean izan da

2013.eko maiatzak 28

Sabino Torre Araubide Juridikoko sailburuordea Zuzenbidearen Euskal Akademia omentzeko jardunaldian izan da. Aipatutako ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian egin dute, izenburu honekin: «Europako Oinordetza Erregelamenduari buruzko jardunaldia eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren X. urtea (2003-2013)».

Urteurrenean izan dira: Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbao, Euskaltzaindiako presidente eta Bizkaiko Notarioen Elkargoko kide Andrés Urrutia, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Elkargoko dekano Nazario Oleaga, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko dekano Mario Martínez de Butrón, Jabetzaren eta Merkataritzaren Erregistroko Espainiako Elkargoko EAEko dekanoa, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendaria, eta BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendari Gorka Martínez.


Jardunaldi hauetan eztabaidatu dute, besteak beste, Euskadin Europako Oinordetza Erregelamenduak zer gatazka edota zer inplikazio fiskal izango dituen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)