Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

ELKARTZEN programa: 1.500.000 euro euskal enpresen nazioartekotzea sustatzen duten Irabazi Asmorik Gabeko Entitateentzat eta Elkarte Sektorialentzat. (2013-05-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013-05-28

Ebazpena, 2013ko maiatzaren 29koa, Industriako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2013ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena.

LABURPENA

ELKARTZEN programaren helburua irabazi asmorik gabeko entitateei eta elkarte sektorialei diru-laguntzak ematea da, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen nazioartekotzea lagunduko duten kanpo-sustapeneko jarduerak gauzatzeko.

Hauek dira programaren helburuak:
- Euskadiko enpresek garatutako produktu eta zerbitzuen merkatu-kuota handitzea kanpoko merkatuetan.
- Euskal produktu eta zerbitzuek merkatuotan duten presentzia sendotzea.
- Produktu eta zerbitzuok sustatzeko eta euren irudia hobetzeko ekintzak gauzatzea.

Programak ekintza hauek lagundu ahal izango ditu diruz:
- Merkataritza-misio zuzenak: kanpoko herrialde edo merkatuetara elkarte sektorial batek antolatutako merkataritza- edo prospekzio-bidaiak.
- Alderantzizko merkataritza-misioak: elkarte sektorial batek antolatuta, bezero potentzialen edo atzerriko preskriptoreen merkataritza-bidaiak Euskadira.
- Atzerriko azokak: elkarte sektorialak eta/edo bertako kide diren zenbait enpresak stand bat izatea atzerriko azoketan.
- Sustapen- eta hedapen-elementuak: katalogoak, webguneak, bideoak, sustapeneko CDak...
- Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren iritziz euskal enpresen kanpoko sustapena lagundu dezaketen bestelako jarduerak.

Diru-laguntzen zenbatekoa 1.500.000 euro da, eta ez dira itzulgarriak. Aurrekontu berberarekin, 30 elkarte sektorialek antolatutako 261 jarduera babestu ziren 2012an. Horien artean, kanpoko azoketan ezarritako 62 stand, 102 merkataritza-misio zuzen eta 41 alderantzizko merkataritza-misio.

2 iruzkin
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
    2014-03-24

    Hola Mikel, si tu empresa, o cualquier otra, necesita información sobre los programas de ayudas del Gobierno Vasco lo mejor es que se ponga en contacto con la dirección correspondiente, donde recibirá una información personalizada y completa.
    Puede haber casos distintos, hay que analizar el cumplimiento de requisitos, por eso en el departamento de Desarrollo Económico y Competitividad, en la dirección de Internacionalización pueden informarte del programa de ayudas que mencionas y solucionar tus dudas concretas.

  • 2014-03-24

    Hola,

    Os escribo desde KSB ITUR Spain (la antigua Bombas Itur). Acabamos de dejar la asociación FLUIDEX, ya que nuestra empresa ha sido adquirida por el grupo alemán KSB y ya no podemos optar a bolsas de viaje del ICEX. Al ser una empresa radicada en Zarautz más de 90 años, podríamos acceder a las ayudas de bolsas de viajes del programa ELKARTZEN? ¿Cuales serian los requisitos? Ruego que bse pongan en contacto conmigo.

    Tel: +34 618 703335

    Saludos,

    Mikel Zubeldia
    DIRECTOR DE EXPORTACION
    KSB ITUR SPAIN
    Zarautz.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan