Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ebazpena, 2013ko maiatzaren 29koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, Behatoki Estrategiko Sektorialei laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako deialdia ezagutzera emateko dena. (2013-05-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko maiatzak 28

LABURPENA

BEHATOKI ESTRATEGIKO SEKTORIALENTZAKO LAGUNTZAK ZAINTZA TEKNOLOGIKOA ETA ADIMEN LEHIAKORRA GAUZATZEKO

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren bidez, behatoki estrategiko sektorialentzako diru-laguntzen 2013ko deialdia onartu du.

Laguntzon hartzaileak Euskadiko cluster eta preclusterrak dira, eta ezinbestekoa izango da zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorra gauzatzeko behatoki estrategiko sektorialeko proiektu bat izatea. Aginduaren ondorioetarako, zientzia eta teknologiari buruzko kanpoko informazioa bildu eta hautatzeko, aztertzeko, zabaltzeko eta jakinarazteko prozesu antolatu, selektibo eta iraunkorra da zaintza teknologikoa, gisa horretan, informazio hori ezagutza bilaka dadin. Helburua joera eta seinaleez ohartzea da, aukera eta mehatxu berriak antzemateko helburuarekin.

Guztira 130.000 bideratuko ditu gobernuak. Eskaerak Teknologia Zuzendaritzan edo Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dira, 2013ko uztailaren 8ra arte.

Behatoki estrategiko sektorialei zuzendutako lehenengo programa martxan jarri zenetik lortutako emaitzak erabakigarriak izan dira 2013an programa finantzatzera bideratuko diren baliabideak ezartzeko, kasu askotan, herri-administrazioek egitura horiek sortzearen alde egindako lana cluster eta preclusterren egituretan dagoeneko barne hartu eta aurrera eraman baita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau