Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, 2013-2014, 2014-2015, eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko, eta 2013-2014 ikasturterako unitateak zehazteko dei egiten duena. (2013-05-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko maiatzak 28

LABURPENA

HEZKUNTZA ITUNAK

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, onartu du 2013/2014, 2014/15 eta 2015/16 ikasturteetarako hezkuntza-itun berriak izenpetzeko baldintzak arautzen dituen eta itunen erregimenean lehen aldiz sartu nahi duten ikastetxeak 2013/2014 ikasturterako itunak izenpetzera deitzen dituen agindua.

Itunen erregimenera sartu nahi duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuak 2013/2014 ikasturterako beste hezkuntza-itun bat izenpetzera deitzea du agindu honek helburu, Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Batxilergoetako eta erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako irakaskuntzetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau