Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Familia eta lana bateratzeko 2010eko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuko 1. artikuluko a), b) eta d) paragrafoetan aurreikusita dauden diru-laguntza lerroak finantzatzeko 5.000.000tik gora euro gastatzeko baimena emateko akordioa. (2013-05-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko maiatzak 28

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK 17 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU LANA ETA FAMILIA BATERAGARRI EGITEKO NEURRIETARA

Eusko Jaurlaritzak 17,32 milioi euroko partida onartu du gaurko bileran familia eta lana bateragarri egiteko neurriak hartzeko, baita gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko ere.

Jaurlaritzaren laguntzen helburua lanpostua izateko eta lanpostu horretan jarraitzeko baldintza hobeak sortzea da, eta, bien bitartean, seme-alabak modu intentsiboan zaintzeko aukerak ematea, haurrek beharrik handiena duten denbora-tartean.

Zehazki, Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren bitartez, hiru laguntza-lerro bideratuko dituzte:

a) seme-alabak zaintzen ari direlako eszedentzia egoeran dauden edo lanaldia murriztuta daukaten langileentzat
b) mendetasun-egoeran edota muturreko osasun-larrialdian daudenentzat,
c) eta seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko bideratutakoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau