Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoaren zehaztasun handiko ortoargazki bat eskaintzen du, erakundeek eta enpresek erabiltzeko

2013.eko maiatzak 28


  • geoEuskadin argitaratua
  • Komunikabideek lokalizazioetarako eta berregite informatikoetarako erabiltzeko balio du


Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bere www.euskadi.net webgunean (geoEuskadi) Autonomia Erkidegoko zehaztasun handiko ortoargazki bat argitaratu du eta libreki kontsulta daiteke, geoEuskadi bisorean baitago. Gainera, kartografia zerbitzu estandarraren bitartez ere eskura daiteke.

«Lurraldea ezagutzeko primerako tresna da, erakundeei, enpresei, unibertsitateei eta ikerketa munduari zuzendutakoa. Horrez gain, komunikabideek hemen lortutako irudietan lokalizazioak kokatzeko ere erabil dezakete», azaldu du Elena Letek, Lurralde Plangintzako zuzendariak.

También puede descargarse de forma masiva en el Servicio de Descarga FTP de geoEuskadi, en diferentes formatos y resoluciones: EAEko mosaiko osoa, ECW formatuan; JPG Formatua, 1:5.000ko orritan eta berriz lagindutako 1:10.000, 1:25.000 eta 1:50.000ko orritan; Udalerrikako ortoargazkia (1 ecw udalerriko); eta «kolore faltsuko» irudi bat, hurbileko infragorri bandatik abiatuta sortua, JPG formatuan, 1:5.000ko orritan.

Ortoargazkia 2012/07/23an eta 2012/08/08an egindako hegaldi fotogrametrikotik abiatuta osatu da, eta horretarako lanak Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio orokorrak batera finantzatuak izan dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)