Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Genero indarkeriaren biktimei erantzun «integrala» ematearen aldeko apustua egin du Jaurlariztak

2013.eko maiatzak 28

• Genero Indarkeriaren Aurkako II. Kongresuaren hasiera-ekitaldian, Justiziako sailburuorde Ane Agirrek adierazi du eraso matxistei biktimaren ikuspegitik heldu behar zaiela, eta ez Administrazioaren ikuspegitik.

Justiziako sailburuorde Ane Agirrek ireki du Genero Indarkeriaren Aurkako II. Kongresua. Topaketa Clara Campoamor elkarteak antolatu du, Bilboko Bidebarrietako Liburutegi Nagusian.

Kongresuaren hasiera-ekitaldian Eusko Jaurlaritzako justizia-sailburuordeak behin eta berriz azpimarratu du genero indarkeriaren biktimei erantzun «integrala» emateko beharra. Horretarako, Justizia Zuzendaritzaren mende dagoen arreta-zerbitzua Emakunderen eta Jaurlaritzaren zerbitzura jartzearen alde egin du «jardunak koordinatzeko eta erantzun integrala emateko», esan du. Aurrekoarekin lotuta, indarkeria jasaten duten pertsonei lagundu egin behar zaiela eta beharrezko neurri guztiak biktimaren ikuspegitik hartu behar direla erantsi du, eta ez administrazioaren ikuspegitik.

Ana Agirrek esan duenez, genero-indarkeriari buruz «diagnostiko zuhurragoa egin behar da, gizarte-arlo guztietan eta maila ekonomiko eta adin guztietan gertatzen baita», eta erantsi du oso kezkatuta dagoela «gazteen arteko jarrera matxistengatik». Horretaz gain, gazteen jarrera sexistak eta baztertzaileak aztertu behar direla azpimarratu du, eta, horretarako, maskulinitate-eredu berri bat bultzatzearen alde egin du, eredu hori, sailburuaren hitzetan «berdintzaileagoa izango da eta balio demokratikoetatik hurbilago egongo da».

Mintzaldia amaitzeko, Ana Agirrek genero-indarkeriaren azken biktimak gogoratu ditu, eta minutu bat eskatu du bertaratu guztiek etorkizunari buruz gogoeta egiteko.

Genero Indarkeriaren Aurkako Espainiako II. Kongresuak hiru egun iraungo du eta maiatzaren 30ean amaituko da, eguerdiko ordu batak eta erdietan. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak esango ditu amaiera-ekitaldiko azken hitzak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)