Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 815.000 euro bideratuko ditu antzerkigintzara

2010.eko martxoak 26

Antzokien Euskal SAREA delakoaren barruan diruz lagundu diren lanen ikuskizunak antzerki-eskaintza guztiaren heren bat eta Euskadiko antzerki-eskaintzaren bi heren dira.

Agindu berriak proiekturik interesgarrienak, kalitate handikoenak eta bideragarrienak aukeratuko ditu, kalitatearen alde egingo da, kantitatearen alde baino, koprodukzioei bidea errazteko asmoa azaltzen da bertan  eta emandako dirulaguntzak hobeto kontrolatzea du helburu. 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, Mikel Toral, antzerkigintzarako dirulaguntzak arautzen duen agindua azaldu du. Dagoeneko erroturik dauden konpainietarako eta konpainia hasi berrietarako izango dira. 

Guztira, 815.000 euro izango dira. Euskal konpainien beharrak eta premiak askotarioak direnez, hiru dirulaguntza-mota banatuko dira: Konpainia sortu berrien produkzioetarako laguntzak (40.000 euro), bigarren sailekoak konpainia guztietarako izango dira eta 290.000 euro jasoko dituzte; eta hirugarrenak, berriz, dagoeneko urtetan diharduten eta ondo errotuta dauden konpainietarako justu (485.000 euro). Hirugarren motako dirulaguntza horien bidez, ondo errotuta dauden konpainiei dirulaguntza-bide egonkorragoa eta luzeagoa eskaini nahi diegu, beraiek ere luzeragoko enpresa-estretegiak erabili ahal izan dizaten. Edonola ere, bateko edo besteko dirulaguntzarik jasotzekotan, antzerki-konpainiek profesionalak izan beharko dute, eta merkataritzako enpresa modura edo pertsona bakarreko enpresaburu modura osaturik egon beharko dute. 

Antzerkigintzarako 2010eko dirulaguntzak arautzen dituen aurtengo aginduak berrikuntza hauek ditu: Proiekturik interesgarrienak, kalitate handikoenak eta bideragarrienak aukeratu nahi ditu, eta, horretarako, hautaketa-irizpideak hobetzen saiatu da Eusko Jaurlaritzak, eta, batez ere, eskatzen diren datu guztiak estandarizatu eta informatizatu egingo dira. Horrenbestez, eskabidea betetzen duten konpainiei esku artean duten proiektua taxutzen laguntzeko baliabideak eskaintzeaz gainera, proiektuak baloratzeko orduan objektiboagoak izan nahi da, eta balorazio-batzordekideei lana erraztu. 

Agindu honek balorazio-batzordeak aukeratzen dituen produkzioei gure laguntza eskaintzea du helburu (arte eszenikoetako hainbat adituk osatzen du batzorde hori). Ekonomia atzeraldian dagoela-eta, "hobe da kalitatearen alde egitea, kantitatearen alde baino" Cultura saileko teknikaria, Jose Luis Ibarzabalen ustez. Aurreko urteetan, konpainia onuradunek eskatutakoaren gutxi gorabeheran % 75 lagundu izan da diruz. Administrazio honek ehuneko hori handiagotu egin nahi da, diruz lagundutako produkzioen kalitatea eta bideragarritasuna bermatze aldera. Ildo horretan bertan, koprodukzioei bidea errazteko asmoa ere badugu, lankidetza sustatzeko eta proiektu zabalagoak eta kalitate handiagokoak sustatzeko balio dutelakoan. Azkenik, emandako dirulaguntzak hobeto kontrolatzea nahi da. Aukeratutako produkzioak serioago eta indar handiagoz lagunduko dira, eta horrekin batera, jarritako baldintzak betetzen ote dituzten ere hobeto kontrolatuko dira eta gertuagotik jarraituko dira. 

Eman diren dirulaguntzak 

Azkeneko zazpi urteetan, guztira 148 lanentzako dirua eman du sailak, alegia, urteko 21 lanentzako, batez beste. Antzokien Euskal SAREA delakoaren barruan diruz lagundu diren lanen ikuskizunak antzerki-eskaintza guztiaren heren bat eta Euskadiko antzerki-eskaintzaren bi heren dira. 

Zein ikuslerentzat pentsatuak diren kontuan hartuta, diruz lagundu diren 148 lan horietatik, 101 ikusle gazte eta helduentzako dira, eta gainerako 47ak, % 32, umeentzako.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Toral