Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Maiatzaren 30erako deituta dagoen Greba Orokorra dela eta, Euskotreneko tranbien, trenen, funikularraren eta autobusen gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izango dira

2013.eko maiatzak 28

Euskotrenek datorren maiatzaren 30ean zenbait sindikatuk Euskal Autonomia Erkidegoan deitutako grebarako Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailak ezarritako lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30eko gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu.

Deialdiagatik ukitutako Euskotreneko zerbitzuak ondorengo hauek dira:

•    Gasteizko tranbia.

•    Bilboko tranbia.

•    Topoaren tren zerbitzua (Lasarte – Donostia – Hendaia).

•    Bilbo – Donostia lineako tren zerbitzua.

•    Ermua – Eibar – Elgoibar arteko “Tranbia” zerbitzua.

•    Txorierriko tren zerbitzua (Bilbo – Lezama).

•    Urdaibaiko tren zerbitzua (Bilbo – Bermeo).

•    Garraio Loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean, Bilbo – Donostia eta Urdaibai (Bilbo – Bermeo) tren lineatarako, eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean, Txorierriko tren linearako (Bilbo – Lezama).

•    Trapagarango Larreinetako Funikularra (Bizkaia).

•    Bizkaibuseko sistema barruan dauden Euskotreneko autobus zerbitzuak, Bizkaiko Foru Aldundiko menpekoak.  Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.

•    Euskotreneko autobus zerbitzuak (Urola, Kostaldea eta Deba Barrena), Lurraldebus sistema barruan sartuta daudenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak direnak.

•    Hiri barruko autobusen “Udalbus” zerbitzua, Eibarreko Udalerako Euskotrenek kudeatuta.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetako eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.


Euskotreneko bezeroek, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ordutegiak beraien eskura izango dituzte geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barrualdean. Horrez gain informazio jaso ahal izango dute Euskotreneko www.euskotren.es web gunean eta @euskotrenEJGV twitter kontuan. Euskotrenek era berean gogorarazten dizue bezeroentzako arreta telefono zenbakia: 902 543 210.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau