Berriak
Eu

Jaurlaritzak onartu du Etika eta Jokabide Kode berria, goi-kargudun eta ente publikoetako zuzendaritza-talde guztiek sinatuko dutena

2013.eko maiatzak 28

• Sinatzaileek bere gain hartzen dute kargua uzteko konpromisoa, jokabideko gutxieneko estandarrak bete ezean.
• Gainera, dokumentuak ere badu ikuskatze sistema zorrotz bat; hortaz, ez betetzea berehala jakinaraziko zaio Etika Publikoaren Batzordeari eta horrek proposatuko du berehalako kargugabetzea, dagokion erakundeari pasatzea baita kasu larrienak fiskaltzari ere.
• Besteak beste, goi-kargudunek eta konfiantzako langileek jasotako opariak itzuliko dituzte adeitasunetik at egonez gero, ez dute bidaiarik onartuko baldin eta funtzio publiko zehatzetan ez badaude, eta ez dute ordainsaririk jasoko goi kargudun gisa solasaldi, hitzaldi edo jardueretan parte hartzeagatik.

Gaur, Gobernuaren Kontseiluak erabat berria den kodea onartu du: Eusko Jaurlaritzaren etika- eta jokabide-kodea; Gobernuaren goi kargudunak eta aldi baterako langileak atxikiko zaizkio, baita euskal erakunde publikoak osatzen dituzten entitateetako zuzendaritza-langileak ere. Agintaritzaren Aldizkarian 15 eguneko epean argitara ematen denetik ez atxikitzeak berehalako kargugabetzea ekarriko du.

Sinatzaileek bere gain hartuko dute kargua uzteko konpromisoa, baldin eta gutxieneko estandar gisa agirian ezarritako jokabideak betetzen ez badituzte. Horretaz gain, agiriak ere badu ikuskatze sistema zorrotz bat, etika- eta jokabide-kode hori betetzen dela kontrolatzeko.

Gure inguruko ikuspegi publikoarekin alderatuta, oso testu berria da eta, azken helburu gisa, osotasun etikoa eta jarduera eraginkorra sustatu nahi ditu eta Eusko Jaurlaritzaren goi zuzendaritzaren parte diren pertsonen kalitatea handitu.

Etika- eta jokabide-kode honek jasotzen du gutxieneko estandarren jokabide-zerrenda, baina dokumentu bizia eta malgua da; hots, aldatu, egokitu edo zuzendu ahal izango da egingo diren gomendio eta proposamenen arabera.

KODE ETIKOA

Lehenengo, Eusko Jaurlaritzaren etika- eta jokabide-kodeak zerrenda trinkoa egiten du eta jokabideak egituratuko dituzten balio eta printzipioak deskribatzen ditu, baita kontrolatuko diren jokabideko gutxieneko estandarrak ere:

BALIOAK, goi zuzendaritzaren parte diren pertsonen jardueraren oinarri: osotasuna, zintzotasuna, zuzentasuna, ezaxola subjektiboa, gardentasuna, kalitatea, bikaintasuna, konfiantza, ardura, denbora, talde-lana, lidergoa hartzeko gaitasuna, motibazioa… eta berritzeko gaitasuna, eraginkortasuna, efizientzia, etab.

PRINTZIPIOAK, kodea sinatuko dutenen jokabideak egituratzeko: inpartzialtasuna, objektibotasuna erabakiak hartzeko, kontratatzeko prozeduretan, egindako kudeaketaren ardura, goi kargudunaren jardueraren gardentasuna, herritarren parte hartzea sustatzea, iruzkinak eta jarduerak egiterakoan errespetua, hizkera kontuz eta zuzen erabiltzea, hizkera erraza, jokabide eredugarria, tratuan adeitasuna eta jendetasuna, hizkuntza-ezagutzen etengabeko hobekuntza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari errespetua, etab.

PORTAERA zehatzak, saihestu beharrekoak eta errespetatu beharreko gutxieneko estandarrak. Besteak beste:

• Sinatzaileek bere funtzioak beteko dituzte dedikazio oso eta erabatekoarekin.
• Ez dute mesede-traturik onartuko edo bidezko arrazoirik gabeko pribilegio edo abantaila dakarren egoerarik ere ez.
• Faboritismo-susmoak sor ditzaketen praktikak saihestuko dituzte: ez dute erabiliko erakunde maila edo kargutik eratorritako abantailak, prozedurak arintzeko, kargak kentzeko edo onurak emateko bere buruari edo hirugarren pertsona edo entitateei.
• Ez dute edozein motatako negozio edo jarduera gauzatuko, baldin eta interes publikoekin aurkakotasuna badago edo erabakiak hartzeko prozesuan objektibotasuna zalantzan jartzen bada, zuzenean edo zeharka.
• Interes-gatazkak ekar ditzaketen jarrerak saihestuko dituzte, esaterako, erabaki batzuetan parte hartzea, baldin eta bat egiten badute berezko interes publikoek eta pribatuek, familiakoen edo inguruko pertsonen interesak.
• Berehala jakinaraziko dute, bere interesen eta interes publikoaren arteko aurkakotasuna badago, eta ardurak eskualdatuko dizkiote hierarkian gorago dagoenari.
• Ez dute onartuko dohaintzarik edo oparirik, ohiko erabileratik edo adeitasunetik haratago.
• Karguagatik jaso ditzaketen opari eta dohaintza guztiak, baldin eta erabaki publikoetan eragina izan badezakete, berehala itzuliko dira. Ezin badira itzuli, gizarte zerbitzuei emango zaizkie eta, azken buruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren ondareari gehituko zaizkie.
• Behar diren neurriak hartuko dituzte, aldeko tratua ekar dezaketen oparirik edo onurarik ondoko familia-giroak ez jasotzeko.
• Ez dute onartuko hirugarren batek bidaiak ordaintzea (garraio-txartelak, hotelak eta mantenua), salbu kargu publikoa gonbidatu ofizial gisa bertaratzen bada bere ardurarekin zuzenean lotutako ekitaldi, bilera, jardunaldi, biltzar edo jarduera batera.
• Ez dute ordainik onartuko ez dirutan ezta gauzetan ere ez, hitzaldiak emateagatik, eztabaidetan parte hartzeagatik, eta abarrengatik, salbu jarduera hori kargu publikoa bete aurretik edo hortik kanpoko kualifikazio edo jarduera profesionalei esker garatuz gero.
• Ezin izango dute jaso diru-ordainik edo konpentsaziorik, irratiko berriketaldi, telebistako eztabaida, elkarrizketa, erreportaje, liburu, aldizkari, etab.etan parte hartzeagatik.
• Ez dute babestuko zuzendariak kontratatzea partzuergo edo partaidetza-erakundeetan, baldin eta blindaje-klausulak baditu edo kargugabetzeagatik sozietate eta erakunde publikoetako zuzendarientzat ezarritako legezko zenbatekoa gainditzen duten kalte-ordainak baditu.
• Inola ere ez, ezin izango dute faltsutu edo gezurrak esan curriculum profesionalaren datuei buruz.
• Ez dute hartuko ordezkatzen duten erakundearen irudia kaltetu dezaketen jarrera edo jokabiderik.
• Ezin izango dute bete kudeatze-kargu edo funtziorik –ordainduta egon edo egon gabe- fundazio, elkarte edo beste erakunde mota batzuetan interes publikoekin talka egiteko arriskua egonez gero.
• Ez dituzte modu desegokian erabiliko duten karguagatik administrazioak bere eskura jartzen dituen ondasunak eta zerbitzuak.
• Kargugabetu ondoren, bere gain hartuko dute interesak ez erreklamatzea Administrazio Publikoari, salbu gatazka gertatu bada kargugabetzearen ondoren.
• Trataera ofiziala jauna/andrea izango da eta horren ondoren atxikitako karguaren izena joango da.

BULTZATZEKO, KONTSULTA EGITEKO ETA GAINBEGIRATZEKO SISTEMA

Etika- eta jokabide-kode honen sinatzaileek bere gain hartzen dute kargua uzteko konpromisoa, jokabideko gutxieneko estandarrak bete ezean; eta, horretaz gain, bultzatzeko, kontsulta egiteko eta gainbegiratzeko sistema zorrotza ezarri da, Etika Publikoaren Batzordea sortu baita.

Batzorde hori Herri Administrazio eta Justizia Sailari dago atxikita, bilerak aldian behin egingo ditu eta 5 kidek osatuko dute:

• Mahaiburua: Herri Administrazio eta Justizia Saileko titularra.
• Funtzio Publikoko Sailburuordetzaren titularra.
• Bi aditu esperientziadunak eta prestigiodunak etikan eta goi-zuzendaritzan.
• Idazkaritza: Gobernuko goi-kargudun bat, batzordearen idazkari lanetan jardungo duena.

Batzorde hau eskumeneko organoa izango da egon daitezkeen ez betetzeen ohar, kontsulta, iradokizun, kexa, salaketak, etab. jasotzeko.

Kode hau sinatuko duenaren ekintzen edo ez-egiteen larritasunaren edo ondorioen arabera, Etika Publikoaren Batzordeak hauxe proposatuko dio Gobernuaren kontseiluari:

• Berehalako kargugabetzea, jasotako jokabide-balio, printzipio edo estandarrei eragiten badio.
• Eskumeneko organoari jakinaraztea, jokabidea ireki, bideratu edo zigortu dezaten.
• Fiskaltza Nagusiari jakinaraztea, delitu edo hutsegitea izateko arriskua egonez gero.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.05.28)

 

 

 

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @egovDoc
    2013.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    @vicuina: Importante "Código ético y de conducta" del Gobierno Vasco
    http://t.co/EeHYSw1LLd #Referente #ÉticaPública

  • @egovDoc
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    @vicuina: Importante "Código ético y de conducta" del Gobierno Vasco
    http://t.co/EeHYSw1LLd

  • @bl_ibarra
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @vicuina: Importante "Código ético y de conducta" del Gobierno Vasco
    http://t.co/fJgEwniKP0 #Referente #ÉticaPública

  • @NrGob
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba un novedoso Código Ético y de Condu... http://t.co/rXvlEk6uYT | http://t.co/2HNLbqvE2g

  • @gongaru
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @vicuina: Importante "Código ético y de conducta" del Gobierno Vasco http://t.co/WOWkyZEKJI #Referente #ÉticaPública

  • @JosebaEnjuto
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @vicuina: Importante "Código ético y de conducta" del Gobierno Vasco
    http://t.co/fJgEwniKP0 #Referente #ÉticaPública

  • @asolot81
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @vicuina: Importante "Código ético y de conducta" del Gobierno Vasco
    http://t.co/fJgEwniKP0 #Referente #ÉticaPública

  • @jescoin
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @vicuina: Importante "Código ético y de conducta" del Gobierno Vasco
    http://t.co/fJgEwniKP0 #Referente #ÉticaPública

  • @jcampanillas
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @vicuina: Importante "Código ético y de conducta" del Gobierno Vasco
    http://t.co/fJgEwniKP0 #Referente #ÉticaPública

  • @vicuina
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Importante "Código ético y de conducta" del Gobierno Vasco
    http://t.co/fJgEwniKP0 #Referente #ÉticaPública

  • @estsanchezt
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: El Gobierno vasco aprueba un Código Ético y de Conducta http://t.co/7L7xXsB9C3 http://t.co/C668x833gU

  • @adiazmendez
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: El Gobierno vasco aprueba un Código Ético y de Conducta http://t.co/7L7xXsB9C3 http://t.co/C668x833gU

  • @pfernandezamez
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: El Gobierno vasco aprueba un Código Ético y de Conducta http://t.co/7L7xXsB9C3 http://t.co/C668x833gU

  • @joan_olivares
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: El Gobierno vasco aprueba un Código Ético y de Conducta http://t.co/7L7xXsB9C3 http://t.co/C668x833gU

  • @balapiaka
    2013.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco aprueba un Código Ético y de Conducta http://t.co/7L7xXsB9C3 http://t.co/C668x833gU

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)