Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu maiatzaren 30erako deitutako grebarako

2013.eko maiatzak 27

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak eman du gaur agindua, maiatzaren 30erako deitutako greba orokorrak dirauen bitartean erkidegoari eskaini behar zaizkio funtsezko zerbitzuak

ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS, CNT eta CGT erakunde sindikalek greba orokorrerako deialdia egin dute 2013ko maiatzaren 30erako, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eremu geografikoaren barnean dauden enpresa eta erakunde guztietako langile eta enplegatu guztiek betetzen dituzten lan- eta funtzionario-jarduera guztiak barne hartuko ditu, kontuan izan gabe zein enpresa edo administrazioren mende dauden.

Deitutako lanuztea 2013ko maiatzaren 30ean egingo da, 00:00etatik 24:00etara. Txandaka lan egiten duten enpresetan, greba lehenengo txandan hasiko da, maiatzaren 30a baino lehen izan arren, eta azken txanda amaitutakoan amaituko da, nahiz eta maiatzaren 30eko 24:00 baino geroago izan. Eguneroko prentsako enpresetan (erredakzioa eta errotatibak), maiatzaren 29ko goizeko seietatik maiatzaren 30eko 06:00etara; eta eguneroko garbiketa-zerbitzuko eta zabor-bilketako enpresetan, maiatzaren 29ko 22:00etatik maiatzaren 30eko 22:00etara.

Ezarritako gutxieneko zerbitzuak kontsulta daitezke osorik EHAAko honako esteka honetan:

https://www.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2013/05/1302441e.pdf

https://www.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2013/05/1302440e.pdf

 

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuak, Gobernuaren eskuordetzearen bitartez, ebatzi du:

A). Eraginik gabe uztea Lehenengo atala, 1.- d), honakoa dioena, hitzez hitz:

1.- d) Call Center zerbitzuan, pertsonalaren %50, hau da 7 administrari-laguntzaile goizeko txandan eta 3 administrari-laguntzaile arratsaldeko txandan.

Ezartzen dira gutxieneko zerbitzu gisa larunbat bati dagozkionak.

B).- Eraginik gabe utzi partzialki Lehenengo atala 6, honakoa dioena, hitzez hitz:

6.-  Adin gabekoen egoitzetan, komunitate-etxebizitzetan eta esku-hartze sozialeko zentroetan, lanegun bati dagozkion zerbitzuak izango dira. Halaber, Etxeko Laguntza eta Telelaguntza sektoreetan mantenduko da erabiltzaileen zuzeneko arretarako oinarrizko beharrak betetzeko zerbitzua lanegun batean bezala. Ibaiondo hezkuntza-zentroan, jaiegun bati dagokion ohiko hezkuntza-zerbitzuari eutsiko zaio.

Laguntzarik gabeko adingabeko zentroetan eta Gizartean Esku-hartzeko Zentroetan lanegun bati dagozkion zerbitzuak ezarriko dira, eta mantenduko da bere horretan beste guztia.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eguiluzale
    2013.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno fija los servicios mínimos para la huelga general del 30 de mayo. http://t.co/A0DYTjW1sK

  • @EmpreSEA
    2013.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno fija los servicios mínimos para la huelga general del 30 de mayo. http://t.co/A0DYTjW1sK