Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak euskal hezkuntza-akordioa defendatu du LOMCEren aurrean

2013.eko maiatzak 26

Lehendakariak, azken urteetan martxan jarri dituzten hezkuntza-erreformei eta orain abiarazi nahi dutenari, LOMCEri, aurre egiteko, euskal hezkuntza-akordioak duen garrantzia nabarmendu du. Iñigo Urkulluk azpimarratu du Euskadin euskal hezkuntza-akordioak «funtzionatu duela benetan». Akordioa «arrakastaren bidea izan da euskal hezkuntzarako, eta bide horretatik jarraitu behar dugu aurrera egiten», esan du. Lehendakarik, gainera, akordioa adostasunaren aldeko lanaren eta «hitzarmen pluralen bidez oztopoak gainditzeko esfortzuen» emaitza dela azpimarratu du.  Bestalde, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak adierazi du LOMCEren inguruan ez dela adostasunik egon, eta Eusko Jaurlaritzak lege hori ukatzen duela. Hezkuntzako sailburuak hezkuntza-erreforma deuseztatu dezatela eskatu du amordiorik ez bada. izan ere, LOMCEk ez ditu Euskadiko hezkuntza-beharrak betetzen, eta ez du inolako adostasunik lortu, ez politikoa, ez soziala.

Aurten, Portugaleteko Asti-Leku ikastolak antolatu du Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen festa. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak euskararen aldeko jaiegunean parte hartu dute. Eusko Jaurlaritzak euskararen eta euskal hezkuntza-ereduaren aldeko apustua egiten duela erakutsi dute, beste ordezkari instituzional batzuekin batera.

Ibilbidea inauguratu eta egin ondoren, erakundeetako ordezkariak  ?horien artean lehendakaria eta Uriarte sailburua- Puente Colgante hotelean bildu dira, Euskaliti, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari, Adrian Zelaia  Ibarrari eta UZEIri omenaldia egiteko, erakutsi duten euskararekiko konpromisoagatik eta egin dioten ekarpenagatik. Ekitaldi berean, Gernikako Seber Altube ikastolak datorren urteko Ibilaldia antolatzeko testigua jaso du ofizialki.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)