Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Brasilen gidatu duen enpresa-misioaren azken eguna

2010.eko martxoak 25

Lehendakariak bilera izan du Garraio, Meategi eta Energia eta Garapen Ministerioetako arduradunekin

Lehendakariak Brasilen gidatu duen enpresa-bisitaren azken eguna bukatzeko, zenbait bilera egin dira Lula Da Silvaren Gobernuaren Ministerio nagusietako egoitzetan. Goizeko lehen orduan, Altino Ventura Plangintza Energetikoaren Idazkariarekin eta bere saileko kide batzuekin bildu da. Horren ostean, Lehendakariak bilera izan du Miguel Jorge Garapen Ministroarekin. Bi bilera horiek eta atzoko arratsaldean Paulo Sergio Oliviera Garraio Ministerioko Idazkari Exekutiboarekin egin zuenak bukaera eman diote Lehendakariak Brasilian egindako bisitaren azken egunari.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria