Berriak Osasuna

Organoak ematen eta transplantatzen errekor berria lortu du Euskadik

2013-05-24

Berriz ere organoak ematen eta transplantatzen erreferentzia bilakatu da Euskadi, herritarren kontzientzia eta zabaltasun handiari esker. 34 transplante egin dira 15 egunetan, izan diren 13 donazioei esker.

Errekor berria izan da azken 15 eguneko erregistroan, 13 donazio izan baitira: 10 hildako eta 3 emaile bizi. Horien jatorria: 5, Gurutzetako unibertsitate-ospitalean; 3, Basurtukoan; beste 3 Donostian eta beste 2 Araba unibertsitate-ospitalean (1 Txagorritxun eta 1 Santiagon).

Donazio horiei esker 34 gaixok, horietako bi haurrak, bizirik jarraitzeko edo bizimodua hobetzeko aukera eman dien organoren bat jaso dute.

Organoaren arabera, zenbait Autonomia Erkidegotako erreferentzia-ospitaleetan egin dira ebakuntzak. Hala, 16 giltzurrun-transplante egin dira (13, emailea hila zela, eta beste 3 emaile biziei esker), eta gibeleko bost, denak Gurutzetako unibertsitate-ospitalean. Kantabriako Marqués de Valdecilla ospitalean giltzurrun eta areko bi transplante bikoitz egin dira, birikako 3 eta bihotzeko 1. Coruñako ospitalean biriketako beste 3 transplante egin dira. Zaragozako Miguel Servet ospitalean, berriz, bihotzeko transplante bat eta, azkenik, Madrilgo Gregorio Marañón ospitalean bihotzeko transplantea egin diote haur bati.

Oso esanguratsuak dira datu horiek, sasoi honetako ohiko kopuruak 4-6 donazio eta 15-20 transplante baitira. Berezko faktoreek ez ezik, beste batek ere eragin du gorakada hau: osasun-alorreko profesionalek Gaixo Estrakritikoen Unitateetan, Larrialdi Zerbitzuetan bereziki, emaile posibleak hautematen egindako lanak, hain zuzen.

Azpimarratzekoa da, halaber, pertsona biziek giltzurrunak emateko eta transplantatzeko programa, zalantzarik gabe eragina izan baitu datu altu horietan.

Etorkizunean hautematen diren zantzuek iradokitzen dute eutsi ahal izango zaiola biztanle-milioi bakoitzeko 40 donazio inguruko mailari; horrenbestez, organo bat noiz jasoko zain dauden gaixoen itxaron-zerrendek bere horretan jarraituko dute. Ohiz kanpoko samarra da egoera hori; izan ere, munduan diren itxaron-zerrenda guztiek pixkanaka eta etengabe luzatzeko joera dute.

Oso noizean behin gertatzen diren donazio- eta transplante-kopuruen maximo horiek erakusten dute programaren baitan diren ekipoen egitura eta antolakuntza sendoa dela eta.

Osasun Sailak, Osakidetzarekin batera, bere esker ona agertu nahi diete osasun alorreko nahiz beste alorretako profesionalei egindako ahaleginagatik, eta emaileen eta haien senitartekoei erakutsitako elkartasunagatik.

3 iruzkin
  • @manycomics
    2013-05-24

    Comentario de Twitter:
    Euskadi logra un nuevo record en donación y trasplante / 34 trasplantes en 15 días http://t.co/XLhq7SIXiN http://t.co/xGS5DJ6TvY

  • @Louis_T_Lopez
    2013-05-24

    Comentario de Twitter:
    Euskadi logra un nuevo record en donación y trasplante. Qué grandes somos! http://t.co/M6Y2iWRvDw http://t.co/zPjVIiyh8W

  • @armaolea
    2013-05-24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Organoak ematen eta trasplantatzen errekor berria lortu du Euskadik. http://t.co/aFThJFJKLS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan