Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean Atheltic - Levante U.D. taldeen norgehiagoka dela eta

2013.eko maiatzak 24

Datorren igandean, maiatzak 26, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 20:00etan hasita Athletic-en eta Levante U.D. taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, Euskotrenek erabiltzaileei 15 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 19:01ean, 19:16an eta 19:46an Pio Barojatik Ospitalerantz eta beste bat 19:23an Atxuritik Ospitalerantz ere.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Ospitaletik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 21:53an eta 22:05ean ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans eta Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.


TRANBIA ZERBITZUAN ALDAKETAK IGANDEAN, BILBOKO MARATOIA DELA ETA

Bilboko Maratoiaren ospakizuna dela eta, datorren igandean, maiatzaren 26an, ondorengo tranbiak bertan behera geratuko dira Ospitalea-La Casilla artean, 8:30etatik 9.00etara:

- Irteerak Atxuritik 8:15ean eta 8:30ean, helmuga Ospitalea.
- Irteerak Ospitaletik 8:47an eta 9:02an, helmuga Atxuri.

Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau