Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak eta Ibone Bengoetxeak beren lantaldeen baterako bilera egin dute, elkarren intereseko gaiak aztertzeko

2013.eko maiatzak 27

Gai-zerrendan, Euskadiko Udalen Legearen Aurreproiektua eta Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzkoa izan dituzte, beste arlo batzuen artean.


Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) lehendakari Ibone Bengoetxeak baterako bilera egin dute gaur goizean beren lantaldeekin, intereseko hainbat alderdi aztertzeko.

Herri Administrazio eta Justizia Sailaren aldetik, honako hauek ere bertaratu dira: Erakunde Harremanetarako sailburuorde Peru Bazako, Toki Administrazioekiko eta Administrazio Erregistroekiko Harremanetarako zuzendari Elixabete Etxanobe eta Herri Administrazio eta Justizia Saileko kabineteburu Tatiana González.

EUDELeko lantaldearen ordezkari gisa, lehen lehendakariorde eta Irungo Alkatea José Antonio Santano, bigarren lehendakariorde eta Vitoria-Gasteizko zinegotzia Manuel Uriarte eta EUDELeko zuzendari orokorra ere izan dira bileran.

Herri Administrazio eta Justizia Sailaren eta EUDEL Elkartearen arteko topaketan, elkarren intereseko hainbat gai jorratu dituzte; adibidez:

• Legegintzaldi honetan Euskadiko Udalen Legearen Aurreproiektua egiteko aurretiazko lanen prestaketa.


• Espainiako Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko Legearen Aurreproiektuaren ondorioak.


• Parlamentuan EUDELi aitorpen instituzionala ematea.

• Desjabetzeen inguran sortutako arazoak, etab.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ibone Bengoetxea, EUDELeko presidentea