Berriak

Eusko Jaurlaritzak “erabat” gaitzesten du Euskadin izan den azken genero-indarkeria kasua

2013.eko maiatzak 23

Eusko Jaurlaritzak Amagoia Elezkanoren hilketarekiko «erabateko» gaitzespena azaldu nahi izan du. Bikotekideak hil du, ustez, 26 urteko gaztea. Emakundeko zuzendariak Eusko Jaurlaritzaren babesa eta doluminak helarazi dizkio biktimaren familiakoei . Landaidak «halako gertakarien aurrean jarrera aktiboa eta zero tolerantzia agertzera»  deitu du gizartea.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida, hildakoaren jaioterrian, Orozkon (Bizkaia) izan da, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltran de Herediarekin eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Mónica Hernandorekin batera. Han, Elezkanoren bizilagunek, lagunek eta ingurukoek hilketa gaitzetsi nahi izan dute, 15 minutuko isilunea eginez. Elkarretaratze horretan, Kontsumobideko zuzendari Belen Greaves eta Enpleguko eta Laneko sailburuorde Ricardo Barkala ere izan dira, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari moduan.

2013. urtean, Euskadin izan den genero-indarkeriako lehen kasua da hau. Hain zuzen ere, Laudion (Araba), biktimaren bizilekuan gertatu da. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gogorarazi du emakumeen hilketak «gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldeen adierazpenik krudelena» direla.  Benetako berdintasunera iristeko, «gogor lan egin behar dugu guztiok», gehitu du.

Iruzkin bat
  • @PCTolosa
    2013.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco condena "rotundamente" el último caso de violencia de género en Euskadi. http://t.co/GXZr1UB5O0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak