Berriak Lehendakaritza
Eu

Bizikidetza demokratikoa eta indarkarkeriaren deslegitimazioa (2010-2011)

2010.eko martxoak 25

Hainbat erakunderi bidali zaie Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren erreformaren zirriborro bat, "Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa" izena duena

Gobernu honek hartutako konpromisoari jarraiki, berridatzi egin da testua, eta izena aldatzeak berak erakusten du beste lehentasun eta jarraibide batzuk daudela dokumentuan.

Horrelako plan bereziak euskal gizarteak jasan behar duen arazo zehatz batek eragiten ditu Euskadin: ETAk darabilen indarkeria terroristak, izan ere, euskal zein espainiar herritar guztien bizikidetzan du eragina indarkeria horrek.

Gure iritzian, munduko bake arazoak -amaitu ezineko gerrak, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan- edota herrialde ez demokratikoetan jende askori giza eskubideak ez aitortzea plan honetatik kanpo dauden helburuak dira, nahiz eta munduko demokrata guztioi dagozkigun arazo larriak  izan horiek.

Dokumentu berrian Jaurlaritzak proposatzen du  balio demokratikoen heziketa lana euskal gizartearen arazo zehatzei lotzea. Euskal gizartearen berariazko arazoak errealago eta zehatzago definitu nahi dira, sorburuak finkatzen eta irtenbideak bilatzen ahaleginduta.

Indarkeria deslegitimatzeko, ikuspegi etikoa erabiltzea proposatzen du eta  terroristek aldarrikatzen dituzten ustezko justifikazio politikoak ere aipatzen ditu. Horretarako, Jaurlaritzak berritasun nabarmen bat ezarri du eta Jaurlaritza bideratuko duen printzipio bihurtu du berritasun hori: alegia. erakunde demokratikoak ez onartzeak eta aniztasunaren eta tolerantziaren printzipio demokratikoak alde batera uzteak bidea urratzen diete indarkeria terrorista zuritzen duten jarrera totalitarioei. 

Jaurlaritzaren ekintza hiru ardatzetan egituratzen du.

-Euskal gizartean bizikidetza demokratikoa bilatu eta sustatu.

 - Indarkeria deslegitimatzen biktimei funtsezko zeregina eskaini.

 - Indarkeriaren kontrako borrokan euskal gizartearen eragile guztiek neutraltasuna alde batera utzi.

Bizikidetza demokratikoa.

Hasteko, honako hau proposatzen da: "Euskadik herritar libreak, eskubide eta betebehar berdinak dituztenak, izan behar ditu eta helburu horrek zuzentzen du gobernu honen jardunbidea".

Ildo horretan, dokumentuan adierazten da bizikidetza demokratikoa sortzen duela erakundeak eta balore demokratikoak defendatzeak, baita aniztasuna defendatzeak ere, aniztasunak bermatzen baitu aukera pertsonal bat baino gehiago izatea eta aniztasuna baita ezberdinen arteko bizikidetzarako aukeraren oinarria.

Indarkeria terrorista euskaldunen askatasunei egindako ukorik bortitzena dela aipatzen da.

Ildo horretan, adierazten da giza eskubideak gauzatzeko bide bakarra dela erakunde demokratikoek eskaintzen duten bermea. Giza eskubideez baliatzeko aukera eta bermea ematen duten erakunde demokratikorik gabe, giza eskubideak aldarrikapen hutsak bihurtzen dira, eta ondo gogoratzen dugu hori diktadura frankistaren garaiaz.

Biktimak eta terrorismoaren deslegitimazioa.

Gizartean nola edo hala justifikatzen duten sektoreak daudenez oraindik, deslegitimazioa plan berriaren helburu bihurtu da berez. Indarkeria terroristari ekiteko helburu eta balio politikoak ez ezik helburu eta balio moralak ere erabiltzen dira. Terrorismoa erabiltzeak bizikidetza sozialaren oinarriak suntsitzen ditu, eskuarki onartutako balio moralak ez errespetatzeaz eta apurtzeaz gain.  Eta esparru politikotik egin behar diogu aurre terrorismoari, izan ere, jarduera politiko totalitario bat da terrorismoa, balio politiko demokratiko guztiak suntsituz  bere helburuak gizarte osoari ezartzeko asmoa duena.

Terrorismoa deslegitimatzeko ahalegin honetan biktimek oso zeregin garrantzitsua berreskuratzen dute: bidegabeko oinazearen adierazgarri dira, eta oinaze horrek erakusten dizkigu, argi eta garbi, indarkeria terroristaren perbertsioa eta aniztasun demokratikoa ez onartzeak dakartzan ondorio lazgarriak. Biktima bera da norbanakoaren askatasuna eta gizartearen aniztasuna ukatzearen adierazle argiena.

Horregatik, dokumentu honetan biktimen presentziak aurreko dokumentuan biktimek ez zuten indarra hartzen du. Eta, presentzia horrek ikasgeletan izan dezakeen ekarpen positiboa planteatzen da.

Horrela Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko Legeak agintzen duena jaso da. Lege horrek hezkuntza proiektuetan biktimen testigantza sustatzen du.

Euskal gizartearen neutraltasuna alde batera uztea terrorismoaren aurrean.

Terrorismoa herritarren bizikidetza demokratikoaren oinarrien suntsitzailea izanik, ezin da jarrera politiko eztabaidagarrien artean ezarri.

Terrorismoak jarrera desberdinen defentsarako beharrezkoak diren askatasun politikoak izateko oinarriak ahultzen ditu.

Horregatik, terrorismoaren deslegitimazioa eta terrorismoaren bukaera ezinbesteko baldintzak dira, euskaldunen arteko ideiak eta proposamen kontrajarriak askatasunez defendatzeko behar den alor demokratikoa sortzeko.

Horrela, euskal eragile guztiak, irakasleak barne, bakoitzak bere eremuan, ETAren jarduera terroristaren aurkako jarrera argia eta tinkoa hartzea proposatzen da, inolako planteamendu justifikatzaile edo azalpen planteamendurik ez onartzeko, azken finean funtzio berbera betetzen baitute.

Era berean, giza eragile guztiek, baita irakasleek ere,  neutraltasuna alde batera uztea proposatzen da guztion artean  terrorismoa legez kanpoko uzteko.

Jarrera positiboa eta terrorismoaren indarkeria salatzekoa eskatzen zaigu guztioi.

Laburbilduz:

Dokumentu berria bizikidetza demokratikora eta terrorismoaren deslegitimaziora baino ez da mugatzen.

Indarkeria terrorista salatzea proposatzen da, balore eta erakunde demokratikoen planteamendu totalitario suntsitzailea baita. Horregatik, balore eta erakundeak defendatzea indarkeria terrorista salatzeko era bihurtzen da eta horiek guztiak hedatzeak eta gizarteak onartzeak terrorismoa ezin erabiltzeko bermea ekarriko du.

Giza eskubideak defendatzeko bide bakarra dago: erakunde demokratikoak defendatzea; hori, baita, modu bakarra giza eskubide horiek gauzatzeko eta eskubide horietaz baliatzea bermatzeko.

Aniztasuna onartzea eta suspertzea proposatzen da, aniztasuna baita desberdinen arteko bizikidetza egituratzen duena.

Biktimen presentzia aldarrikatzen da, biktimak askatasun pertsonalen eta gizartearen bizikidetzaren erabateko etenaren  adierazleak baitira.

Eragile guztiei eskatzen zaie neutraltasuna alde batera uztea, eta indarkeria terrorista justifikatzen duten elementu guztiak seguru eta irmo salatzea.

 

2 iruzkin
  • 2010.eko ekainak 08

    Todo esto me plantea una seria duda... si el terrorismo se está deslegitimando ahora, ¿eso quiere decir que antes era legítimo? Además, considero que el hecho de que que todos los profesores tengan que tomar <> puede poner en riesgo la objetividad con que, al menos en teoría, se deberían impartir las clases.

    Estoy estudiando 2º de bachillerato, mañana empiezo selectividad, pero si este curso se me hubiese presentado una víctima del terrorismo a darme una charla en clase, me habría excusado y habría abandonado el aula. Y estoy plenamente en contra de todo tipo de violencia; pero también en contra de la manipulación y la demagogia. La pena es que un niño de 8 años no haría eso. Así que a partir de ahora tendremos niños antiterroristas, pero manipulados, sin opinión propia.

    ¿Alguien se acuerda del Batallón Vasco Español? Yo sí, me conviene tenerlo en cuenta para el examen de historia que tengo mañana. Era un grupo antiterrorista, que combatía a ETA asesinando a sus integrantes. Terrorismo contra terrorismo. No me gustaría que las ideas metidas a presión en las mentes de los niños degenerasen en una situación similar.

    Yo lo tengo claro: digo NO al terrorismo, NO a ETA, NO a cualquier tipo de violencia, pero también digo NO a la manipulación.

  • 2010.eko martxoak 26

    Convengo en la línea argumental del documento. Me parece que la construcción de acuerdos sobre la base de legitimar a las partes de los conflictos es la correcta, y sobre la denuncia del terrorismo, me parece el camino asertado, toda vez que la profundización democrática se produce en un ambiente de sana convivencia, el cual conlleva el uso de prácticas legitimadoras de los demás ciudadanos, y no excluyentes como entiendo es la postura terrorista.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko