Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Amagoia Elezkanoren hilketaren aurrean gaitzespena adierazten du eta dei egiten die herritarrei salaketa ekitaldietan parte hartzera

2013.eko maiatzak 23

Eusko Jaurlaritzak erabateko gaitzespena adierazi nahi du Amagoia Elezkanoren hilketaren aurrean, Laudion gertatutako azken genero indarkeria kasuaren aurrean.

Jaurlaritzak bere konpromisoa berretsi nahi du gizarteak gaur egun bizi duen gaitz honi aurre egiteko. Izan ere, emakumeek pairatzen duten edozein indarkeria motak, beraien duintasuna eta ongizate fisiko zein morala urratzen ditu, giza eskubideen urraketa onartezin bat izanik.

Jaurlaritzak gainera, babes eta elkartasun mezua helarazi nahi die sendiari eta lagunei, eta dei egiten die emakumeei eta hauen inguruko pertsonei, genero indarkeria kasuak salatu ditzaten horretarako ezarrita dauden bideak erabiliz.

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak bat egingo du hilketa hau salatzeko deituak izan diren ekitaldiekin, eta gonbitea luzatzen die herritarrei, hauek ere parte har dezaten. Jaurlaritzaren izenean, Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasun sailburua, eta Monika Hernando, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria Orozkon, Amagoia zenaren herrian, izango dira, bertako Udalak deitu duen elkarretaratzean, arratsaldeko 19:00etan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)