Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek datorren larunbatean Urretxun eta Zumarragan autobusen ibilbidea aldatuko du

2013.eko maiatzak 23

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, 15:30ak eta 18:30ak bitartean autobus zerbitzuen ibilbidea aldatuko du Urretxu eta Zumarraga Gipuzkoako herrien artetik igarotzean, txirrindulari lasterketa baten ospakizuna dela eta.

Proba horren ospakizunak 15:30ak eta 18:30ak bitartean Iparragirre kalearen zirkulazio mozketa ekarriko du, hori dela eta Zumaiatik 14:35ean eta 16:35ean irtengo diren Zumaia – Zumarraga lineako autobusek Urretxutik eta Zumarragatik ibilbidea aldatuko dute.

Aipatutako autobusak Zumarragako Saihesbidetik ibiliko dira, Okendoko bidegurutzean geldialdia burutuko dute eta Ospitalerantz Saihesbidetik jarraituko dute.

Kontrako noranzkoan (zirkulazioak Zumarragatik Zumaiarantz), ohiko ibilbidea burutuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan