Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Administrazio-hizkuntza «argia eta ulerkorra» landu nahi ditu euskal administrazioak

2013.eko maiatzak 23

Josu Erkorekak azaldu du garrantzitsua eta beharrezkoa dela administrazio-hizkuntza «argia eta ulerkorra» izatea. Bozeramaileak aitortu duenez, euskal administrazio publikoaren zati handi batek estilo «zaharkitua, desatsegina eta gaztelaniazko komunikaziotik aldendua» ditu. Erkorekaren aburuz, «bateraezina» da estilo hori «gertukoa, eskuragarria eta gardena» izan nahi duen administrazio-ereduarekin. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak gogorarazi du IVAPen helburuetako bat kalitatezko komunikazioa «sustatzea» dela, «testu argiak, zuzenak eta begietara erakargarriak» sortzeko.

Jaurlaritzako eledun Josu Erkorekak Administrazio Publikoaren Europako Erakundeak-Eskualdeen Europako Zentroak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakunde IVAPek antolatutako jardunaldiak inauguratu ditu (IVAP: e-Komunikazioa eta hizkuntza laua Europan. Erakunde-komunikazioaren erronkak mundu digitalizatuan). Saiook maiatzaren 23an eta 24an izango dira, Bilboko Euskalduna jauregian.

Inaugurazio-hitzaldian, Josu Erkorekak nabarmendu du komunikazio «eraginkorrak» garrantzi are handiagoa duela XXI. mendeko Europa demokratikoan; izan ere, bere esanetan, gardentasuna, lankidetza eta partaidetza gobernantza publikoaren zutabeak dira. Sailburuak nabarmendu duenez, ezinbestekoa da sarbide elektronikoak eta tankerako kanal berriek eskaintzen dituzten baliabideak optimizatzea.

Iruzkin bat
  • @PatxiSaez
    2013.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    Administrazio-hizkuntza «argia eta ulerkorra» landu nahi du euskal administrazioak.
    1)http://t.co/2bjlPPTqlW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak