Berriak
Eu

Euskadiren kanpo harremanen aurkezpena Argentinako Jose C. Paz-en

2013.eko maiatzak 22

Gernikako bonbardaketari buruzko erakusketaren irekiera ekitaldiaren barnean, Sara Pagola Aizpiri Euskadiren Argentina-Mercosureko ordezkariak lege aldi honetan Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanetarako helburuak aurkeztu zituen Jose C. Pazeko Toki Eder euskal etxean. Gainera, Euskadiren gaurkotasunari buruzko iritzia eman zuen Buenos Aireseko metropoli-barrutiko hiri honetara egindako lehen bisita ofizialean.

Ordezkariak kanpoko euskal komunitateak Euskadiren internalizazioan izan duen garrantzia aipatu zuen aretoa betetzen zuten euskal etxeko kide, adiskide eta bertako agintarien aurrean. Bertaratutakoei euskaldunen inguruko irudi positiboa gogoz zabaltzen jarrai zezatela eskatu zien.

Gernikako bonbardaketari buruzko erakusketa maiatzaren 28ra arte ikusi ahal izango da euskal etxean. Egitarauaren baitan, bonbardaketari buruzko dokumental bat emango da eta inguruko eskolak gerturatuko dira erakusketa ezagutzera.

Hamazazpi urte igaro dira Toki Eder euskal Etxea sortu zenetik eta hasieratik lan sozial handia egin dute bertako kideek. Bereziki Oñatiko herriarekin 2.000. urtean senidetu zenetik. Jose C. Pazeko sortzailea Jose Vicente Altube oñatiarra izan zenez, bi herrien arteko lotura arrazoi historikoengatik eman zen. Senidetasun horri esker, Oñatitik bideratzen da euskaldunek Jose C. Pazera bidaltzen duten laguntza. Dagoeneko laguntzaz beteriko 31 kontainer bidali dira Gipuzkoatik. Jasotakoa euskal etxeak kudeatzen du behar gehien dituztenen artean: Buenos Aireseko metropoli-barrutiko etxe eta eskolen artean arropak, oinetakoak zein liburuak eta Argentinako iparraldeko Queta komunitate indigenan ur edangarria lortzeko beharrezkoak diren materialak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jorgenavos
    2013.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Presentación de la acción exterior de Euskadi en José C. Paz (Argentina). https://t.co/IHeepNs1S5

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)