Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: «Aurreko asteazkenean baino hobeto gaude gaur»

2013.eko maiatzak 22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen ordezkari gorenekin atzo izandako bileraren ostean, lehendakariak «positibo» sentitzen dela adierazi du, eta ziurtatu du gaurko egoera aurreko astekoa baino hobea dela. Alderdi guztiak mahai berean bildu izana azpimarratu du, lehendakariaren hitzetan «garai berri baten hasiera markatzen duen gertaera» baita. Iñigo Urkulluk adierazi du bere gobernua zein alderdi politikoak ados daudela «oinarrizko akordioetara» iristeko beharrari buruz, eta oso garrantzizkotzat jo du ideia hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak «akordio horietara iristeko beharrezko oinarriak» jarriko dituela bermatu du.  Bere aburuz ados jartzeko premia oso handia dela jakinarazi du, egoera ekonomikoak ezinbesteko baititu akordioak, eta horiek lortzen behar bezain beste saiatuko dela erantsi du.

Iñigo Urkullu lehendakaria Bilboko Euskalduna jauregian egin den Cebeken Batzar Nagusiaren amaiera-ekitaldian izan da. Ekitaldi horretan gaurtik aurrera CEBEKeko presidente ohi izango den Txema Vázquez Eguskizaren lana aintzatetsi du, eta ongietorria eman dio erakundeko presidente berriari, Iñaki Garcinuñori. Horretaz gain, lehendakariak ohorezko makila eman dio Vázque Eguskizari, CEBEken eginiko lanagatik.

Bestalde, hurrengo hilabeteak lanez beteta izango direla gogorarazi du, eta gogorarazi du, atzoko bileraren ostean jakinarazi bezala, ekainean aurreikusita daukala iruzurraren aurkako plana, zerga-politikaren erreforma eta gizarte-babeseko euskal sistemari helduko dion lantaldea adostea. Hilabete gerorako, alegia, uztailerako, sektore publikoa birdimentsionatzeko proposamena dago aurreikusita, eta udazkenerako, autogobernuari eta erakunde-ereduari buruzko txostena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)