Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: «Energiaren sektorean jakintza-polo eta mundu mailako erreferentzia izan behar du Euskadik» 

2013.eko maiatzak 22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzaren «lehentasunetako» bat da inplantazio zabaleko sektoreen lehiakortasunari laguntzeko politikak garatzea. «Energia, esaterako, zeharo finkatuta dagoen sektorea, produkzioaren, jakintzaren eta industriaren etorkizun lehiakor eta jasangarria bermatzen duena», azaldu du Lehendakariak. Helburu hori erdiesteko, esan du Urkulluk, proiektu estrategikoak bultzatzera bideratuko dira Jaurlaritzaren ahaleginak, geure burua «energia-azpiegitura berritzailez eta balio erantsi handikoz» hornitzeko. Urkulluk onartu du helburu horiek erronka handia direla, baina Euskal Herriko industriak aurrera egiteko duen borondatea eta energia alorreko erronkek aurrera egiteko ematen duten aukera azpimarratu ditu.

Iñigo Urkullu Lehendakariak sare elektriko adimendunei buruzko erakusketa bat inauguratu du gaur goizean, energiaren euskal sektorearen ahalmen teknologikoaren erakusgarri. Bidelek Sareak izeneko proiektua da, hain zuzen; Eusko Jaurlaritzarekin batera Iberdrola Distribución Eléctrica enpresa bazkide duen proiektua, non 60 milioi euro inbertituko baitira hiru urtetan Bilboko eta Portugaleteko argindar-sareak modernizatu eta sare adimendun bihurtzeko.  Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak ere hartu du parte inaugurazioan, Lehendakariarekin batera.

Eusko Jaurlaritza jarduera ekonomikoa eta enplegu-sorrera bultzatzeko plana prestatzen ari dela ekarri du gogora Lehendakariak bere hitzaldian. «Aurten 180 milioi euroko inbertsioa egiteko proiektuak partekatzen ari gara foru-aldundiekin. Eta beste 20 milioi euro bideratuko ditugu berrikuntza-proiektuetara. Argindar-sare adimendunak eta Bidelek Sareak proiektua etorkizuneko inbertsioen eta berrikuntzen isla argia dira», gehitu du Urkulluk.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)