Berriak
Eu

Euskadik turismo ekitaldi batean parte hartu du Argentinako Mendozan

2013.eko maiatzak 21

Espainiako Turismo Bulegoak antolatutako jardunaldiaren baitan, Euskadiren eskaintza turistikoa Mendozako bidai-antolatzaile eta turismo eragileen aurrean aurkeztu zen. Ekimena Mendoza hiriko “Emilio Civit” Kongresu eta Erakusketa Gunean ospatu zen, Buenos Airesetik mila kilometrotara.

Espainiar enbaxadako turismo kontseilari Horacio Diaz del Barco-k egin zuen Espainiaren aurkezpen orokorra. Ondoren, Euskadiko Ordezkaritzak bertako sektoreko hogei profesionalekin bilera pertsonalak egiteko aukera izan zuen, handizkari zein bidai-agenteekin. Helburua Euskadiren eskaintza turistikoa aurkeztea zen, Europara eskaintzen dituzten bidai antolatuetan kontuan izan dezaten.

2012an 56.7 milioi bisitari izan zituen Espainiak eta BPG-aren %10,7ko ekarpena du. Nahiz eta Espainia bisitatzen duten turisten erdia Alemania, Erresuma Batua eta Frantziakoa izan, 300.000 bidaiari argentinar jasotzen ditu urtean. Iaz, Euskadi 823.911 turista atzerritarrek bisitatu zuten, hauetako 66.000 Amerika Latinakoak Eustat-en arabera.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jorgenavos
    2013.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    El País Vasco promociona su oferta turística en Mendoza. http://t.co/nDqE7tIYzp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)