Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena emateko, 2013ko ekitaldian, ikerketa estrategikoa laguntzeko ETORTEK Programa finantzatzeko. (2013-05-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko maiatzak 21

LABURPENA

ETORTEK PROGRAMAREN BITARTEZ, 16 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO BIDERATUKO DITUZTE IKERKETA ESTRATEGIKORAKO LAGUNTZAK FINANTZATZERA

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren bidez, ikerketa estrategikorako laguntzen programa -ETORTEK programa- arautzen du. Gaur goizean onartu du, bada, Gobernu Kontseiluak, eta 16.081.228,00 euroko inbertsioa bideratuko du helburu horretara.

ETORTEK programak bi helburu ditu; batetik, ekonomia-egituraren lehiakortasuna hobetzeko arloetan egindako ikerketa estrategikoa babestea, eta, bestetik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-erakundeen enpresa-dibertsifikazioa.

Laguntzon lehentasunak Euskadiren etorkizunerako gakoa den garapen zientifikoa eta teknologikoa eta enpresa-sektorearen lehiakortasuna dira. Laguntzon urteko deialdi publikoak, hain zuzen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartutako eragile zientifiko eta teknologikoak ditu hartzaile.

Laguntzak, jarraibideak eta formatu elektronikoak, dela inprimakiak betetzeko, dela proiektuaren memoria xehakatua betetzeko, honako helbide elektroniko honetan eska daitezke: etortek@spri.es

Laguntzak 2013ko maiatzaren 28tik ekainaren 28ra arte eska daitezke.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GaurEgun_K2K
    2013.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @EmpreSEA: “@Irekia_News: 5 MILL€ para el programa de ayudas a la investigación estratégica (Programa ETORTEK). http://t.co/ZUQ79y9Ten

  • @blancourgoiti
    2013.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @EmpreSEA: “@Irekia_News: 5 MILL€ para el programa de ayudas a la investigación estratégica (Programa ETORTEK). http://t.co/ZUQ79y9Ten

  • @EmpreSEA
    2013.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: 5 MILL€ para el programa de ayudas a la investigación estratégica (Programa ETORTEK). http://t.co/ZUQ79y9Ten