Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Barakaldon eta Eibarren babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lursailen lagapena onartu du. (2013-05-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko maiatzak 21

Erabakia, Barakaldoko udalak erabakitako zenbait lursailen azaleraren titulartasuna doan lagatzea onartzeko dena. Azalera hori, Barakaldon, Urban Galindoko RES AI 20 eta RES AI 21 lursailak osatzeko da eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

Erabakia, Eibarko Udalarekin adostutako Egazelai sektoreko EQ-1 lursailaren titulartasuna dohainik lagatzea onartzeko dena. Lursail horretan, zuzkidura-bizitokiak sustatuko dira.

LABURPENA

Gaur egindako batzarrean, Barakaldo eta Eibarko udalbatzek Eusko Jaurlaritzari babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lursailak dohainik lagatzeko hartutako erabakiak baimendu ditu Gobernu Kontseiluak.

Barakaldoko kasuan, Udalak Urban Galindo eremuan kokatutako bi lursail utzi ditu Euskal Jaurlaritzaren esku, dagoeneko Jaurlaritzarenak berarenak diren beste bi oruberen ondoan daudenak. Barakaldoko Udalak urtarrilean hartutako erabakiaren bidez lagatako azalera, 754,42 metro koadrokoa da guztira hurrenez hurren, 134,38 eta 620,04 metro koadro dituzte lursailek. Bertan, babes ofizialeko 92 etxebizitza eraikiko ditu Visesak.

Eibarren, berriz, Egazelai sektorean kokatutako lursail bat utzi du dohainik Eusko Jaurlaritzaren esku Udalak. Bertan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako 47 zuzkidura-etxebizitza egingo dira. Guztira 2.023 metro koadroko lursaila da, eta, ondoan, Visesak babes ofizialeko beste 62 etxe egiteko erabiliko duen partzela bat dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau