Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ebazpena, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bitartez, 2013. ekitaldian Hiri Merkataritzaren Kooperazio, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen deialdia iragartzen da. (2013-05-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko maiatzak 21

LABURPENA

592.000 EURO HERRIETAKO MERKATARITZAREN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO.

Gobernu Kontseiluak Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen laguntzak onartu ditu, 2013ko ekitaldirako Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko.

Laguntzon helburua Euskal Autonomia Erkidegoko udalen, merkataritza-elkarteen eta elkarte mistoen arteko lankidetza-egitura publiko-pribatuak sustatzea da, zonako estrategiak garatzeko eta, horien bitartez, hiri-inguruneei balioa emateko hiri-ekonomiarako espazio gisa eta udal-estrategiarekin modu bateratuan eta koherentean jardunez.

Laguntzen zenbatekoa 592.000 euro da. Hauek izango dira onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-elkarteak, eta merkataritza-elkarteen federazioak edota konfederazioak, merkatarien erroldan izena emanda daudenak.

Eskaerak egiteko epea maiatzaren 31n hasiko da, eta funtsak amaitu artean eskatu ahal izango dira. Eskaerak onartu eta sei hilabetean jakinaraziko da ebazpena. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren lurralde-ordezkaritzetan egin ahal izango dira eskaerak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EmpreSEA
    2013.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: Convocatoria ayudas para Dinamización y Competitividad Comercial Urbana. http://t.co/ZGvCkAKkjC