Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak 5,9 milioi euro bideratuko ditu bitartekorik gabeko pertsonek justiziara sarbidea izan dezaten (2013-05-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko maiatzak 21

Erabakia, Abokatu eta Prokuradoreen elkargo profesionalei diru-laguntza zuzena emateko dena. Doako laguntza juridikoko jarduerak ordaintzeko, doako laguntza juridikoko funtzionamendu- eta aseguru-gastuak finantzatzeko eta diru-laguntza hori eskuratu ahal izateko bermea eratu beharretik salbuesteko izango da diru-laguntza.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak 5,91 milioi euroko lehendabiziko diru-partida bat onartu du gaur, Jaurlaritzaren aburuz oinarrizko gizarte-zerbitzuetako bat finantzatzeko: bitartekorik ez daukaten pertsonek justiziarako sarbidea doan izateko, hain zuzen.

Hala, gaur onartutako partida 5.916.151,67 eurokoa da, eta honela erabiliko dute:

Abokatuen elkargoek eta prokuradoreek Ofiziozko Txandaren bidez bitartekorik gabeko pertsonetara bideratuta egin dituzten ekintzak finantzatzeko (2012ko azken seihilekokoak): atxilotuen, presoen edota inputatuen asistentzia, edota epaiketetan defendatzea eta ordezkatzea.

2013ko lehen hiruhilekoan Euskadiko abokatuen elkargoek eta prokuradoreek abian ipinitako Orientazio Juridikoko Zerbitzuen eta Doako Asistentzia Juridikoaren gastuak ordaintzea.


TAULA ZATITUTA

ELKARGO
PROFESIONALA
2012ko AZKEN SEIHILEKOKO OFIZIOZKO TXANDA OJZ FUNTZIONAMENDUA
2013KO LEHEN SEIHILEKOA
GUZTIRA
Arabako Abokatuen Elkargoa 758.805,75 € 221.663,97 € 980.469,72€
Bizkaiko Abokatuen Elkargoa 2.463.895,07 € 504.331,58 € 2.968.226,65€
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa 1.350.150,32 € 338.156,75 € 1.688.307,07€
Arabako Prokuradoreen Elkargoa 32.438,28 € 31.007,47 € 63.445,75€
Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoa 77.290,42 € 54.779,26 € 132.069,68€
Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargoa 42.621,30 € 41.011,50 € 83.632,80€

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau