Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erabakia, teknologia-oinarriko ETEak edota berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa 2013an finantzatzeko 5.000.000 eurotik gorako gasturako baimena ematekoa. (2013-05-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko maiatzak 21

LABURPENA

26 MILIOI EURO OINARRI TEKNOLOGIKOKO ETE-ENTZAT

100 milioi euroko inbertsioa eragitea eta 500 enplegu mantentzea/sortzea aurreikusten da.

Enplegua sortzen laguntzen duten inbertsioak errazteko 26 milioi euro bideratuko dira.

Helburua:

Oinarri teknologikoko Enpresa txiki eta ertainak nahiz ETE berritzaileak sortzen eta garatzen laguntzea da, lehiakor izateko eta enplegua sortzeko estrategia gisa.

Nori zuzenduta:

ETEei zuzentzen zaie, hain zuzen ere, ekintzaile direnei eta oinarri teknologikoko eta berrikuntzako sektoreetan arriskuak hartzen dituztenei,

produktu berriak garatzen lagunduko zaie,

bai eta produktu tradizionalagoak merkatu berrietan sartzen eta produktu berriak edo dagoeneko daudenak ekoizteko prozesuak teknologia aldetik hobetzen ere.

Aurreikusten ditugun emaitzak:

Laguntza hau oinarri teknologikoko enpresentzat eta enpresa berritzaileentzat da.

Proiektu bakoitzeko gehiengo diru laguntza kopurua 1,5 milioi eurokoa izango da.
Deialdiak 26 milioi euroko laguntzak aurreikusten ditu, eta 100 milioi euroko eragindako inbertsioaren eragina sortuko du,

gainera, 36 hilabetetan 500 lanpostu mantendu edota sortuko dituela aurreikusten da.

Aurkezpen-epeak

Aurreikuspenen arabera, deialdia 2013ko ekainaren 4an argitaratuko da, eta eskaerak 2013ko ekainaren 5etik uztailaren 5era aurkeztu ahal izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau