Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 47,5 milioi euro bideratuko ditu Euskadiko enpresetara, nazioartekotze, teknologia eta berrikuntza eta ikerketa estrategikoko proiektuetarako

2013.eko maiatzak 21

Gobernu Kontseiluak Euskadiko enpresei emateko 47,5 milioi euroko laguntzak onartu ditu gaur goizean. Zenbateko hori hiru programatan banatuko dute: ikerketa estrategikoari lotutako ETORTEK programa, enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko ekintzei laguntzeko PROINTER 2013 programa, eta oinarri teknologikoko ETEei laguntzeko programa.

Gobernu Kontseiluaren ondoren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia hedabideen aurrean agertu da enpresei laguntzeko onartu dituzten diru-laguntzen berri emateko. Prentsaurrekoa gaur goizean izan da Gasteizen, Lehendakaritzan.

Oinarri teknologikodun ETEentzako laguntzak, GAUZATU
Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro zuzenduko ditu oinarri teknologikoa duten ETEei laguntzeko. Helburua oinarri teknologikoa edo izaera berritzailea dituzten ETEen sorrera eta garapena bultzatzea da, lehiakortasun-estrategia eta enplegua sortzeko estrategia gisa.  Laguntzek eragindako inbertsioa 100 milioi eurokoa izango da eta 36 hilabetean 500 lanpostu mantentzea edo sortzea espero da.

Sailburuak azaldutakoaren arabera, bi jarduera-ildo prestatu dituzte: alde batetik, produktu berriak garatzekoa; bestetik, produktu tradizionalagoak merkatu berrietara eramatekoa eta badauden produktuak edo berriak ekoizteko prozesuak teknologikoki hobetzekoa.

ETORTEK programa
Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu dituen diru-laguntzetako batzuk ETORTEK programara bideratuko dira.  Guztira, 16 milioi euro zuzenduko dituzte ikerketa estrategikoko diru-laguntzak finantzatzeko.

Arantza Tapia sailburuaren esanetan, du ETORTEK programaren helburuak bi dira: sare ekonomikoko lehiakortasuna hobetzeko arloetan ikerketa estrategikoa babestea eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten I+G+Bko erakundeen enpresa-dibertsifikazioa. 

PROINTER 2013
Azkenik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak 5,5 milioi euro bideratuko dituela enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko, «Euskadiko enpresen nazioarteko jarduera haien sorreratik indartzeko» asmoz.

Diru-laguntza horien hartzaileak banako ETEak edo lankidetzan ari direnak, esportazio partzuergoak, zentro teknologikoak eta sektorekako zentroak dira. Produkzio-ezarpenen kasuan, hartzaileak zerbitzu-enpresen ezarpenak, atzerrian ezarritako teknologia-zentroak eta ekoizpen-partzuergoak eta Euskadin kokatutako edozer enpresa, edozer neurritakoa, izango dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nanoBasque
    2013.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    El GV destinará 47,5 mill € a ayudar a empresas en internacionalización,tecnología,innovación e investigación estrat http://t.co/xBKJgMZOX0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)