Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
qrcode

Merkataritzaren alorreko argentinako hainbat ordezkari, euskal merkataritza ezagutzeko.

2013-05-21

Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendari Jon Zarate Argentinako merkataritza-eragileen eta erakundeetako ordezkarien talde batekin elkartu da gaur goizean. Argentinarrek jakin nahi izan dute zer-nola antolatzen dituen Euskadik sustapen-politikak eta merkataritzarako laguntzak. Bilera Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan egin dute, eta, bertan, Zaratek azaldu die zer garrantzi duen sektore honek EAEn: BPGaren % 11,33 eta enpleguaren % 14; orotara 45.060 enpresa, eta horietatik 28.000 txikizkakoak. Merkataritzak ahaleginak egiten ditu krisialdiari aurre egiteko, barne-eskaeran babestuta eta aukera berriak topatzen saiatuta. Jaurlaritzak finantzaketa-lerro berezi baten bidez babesten ditu: enpresa-transmisiorako programa, eta kalitatean trebatzea eta ziurtatzea lehiakortasuna hobetzeko.

(ARGAZKIA: Jon Zarate Argentinako 42 ordezkarien aurrean).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)