Berriak Kultura
Eu

Gazte-politiken erronkak Europako Batasunaren Markoan: globaletik abiatuta tokikora iristea

2010.eko martxoak 25

"Gazte-politika une erabakigarrian dago" Gazteria zuzendariaren esanetan, Gazteriaren Euskal Legeak eta III. Gazte Planak une honetan lantze-prozesuan daudelako. 

Euskal eta nazioarteko gazte-politiken adituek aztertzen ari dira gaur sektore honetako erronkak Europar mailan. Gaur goizean hasi dira jadanik hainbat eskoletan ospatuko diren "World Café" ekitaldiak, ikasleen ikuspuntuak eta esperientziak ezagutzeko. 

Gazteen Euskal Legearen aurreproiektua eta III. Gazte Plana lantzeko prozesuaren esparruan, jardunaldi berezi bat izan da gaur gazte-politiketan adituak diren Espainiako eta Europako ordezkariekin, honako gai honen inguruan eztabaidatzeko: gazte-politiken erronka eta desafioak Europako Batasunaren Markoan. 

Eusko Jaurlaritzaren Gazteria zuzendariak adierazi duenez, "Gazte-politika une erabakigarrian dago" Gazteriaren Euskal Legeak eta III. Gazte Planak une honetan lantze-prozesuan daudelako eta horiek datozen urteetako politikak bideratuko dituztelako. 

"Datozen urteetako gazte politika integralak berriro zehazteko asmoz gizartearen eta instituzioen iritziak eta ekarpenak biltzeko prozesuaren urratsetako bat da jardunaldi hau" Rodriguezen iritziz. Bere esanetan, "Europan eta bai toki erakundeetan burutzen ari diren ekimenetan begirada pausatzeko parada emango digu jardunaldiak". 

Gazteria zuzendariak azpimarratu duenez, gazte politikak "ez direla toki mailan, autonomia erkidego mailan edo estatu mailan agortzen, badago eskumenei buruzko eztabaidan harago joaterik. Europa horren adibide da". Azaldu duenez, europako politikak "gero eta eragin handiagoa izaten ari dira herritarrengan eta bereziki gazteengan". 

Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en ospatutako gaurko ekitaldia "Gazte-politiken erronkak europar batasunaren baitan: globaltasunetik tokikotasunera" lelopean ospatu da. 

Gazteen Euskal Legea eta III. Gazte Plana lantzeko ezarritako prozedura irekia eta parte hartzailea da, eta bertan egitasmo horiei buruz duten iritzia plazaratu ahal izango dute gazte alorrean lanean diharduten entitate eta pertsonek, haiek ekarpenek emaitza aberastuko dutelako uste osoan. Adibide bezala, gaur, Getxoko Fadura Institutuan (Bizkaia) "World Café" bat antolatu da euskal ikasleek egingo diren testuetan, beren proposamenak azaltzeko asmoz. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Natxo Rodriguez