Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osakidetzako lehenengo PET miatzailearen inaugurazioa

2010.eko martxoak 25

Bengoak medikuntza teknologiko baten aldeko apustua egin du, osasun sisteman antolamendu-aldaketa batzuk ere eginda; lehen mailako eta ospitaleko arreta integratuta eta ospitaleen kudeaketa klinikoa integratuta, besteak beste. 

Sailburuak euskal osasun sistema publikoko lehenengo PET-CT miatzailea inauguratu du Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo). Azken belaunaldiko ekipamendu hau irudiaren bidezko diagnostikoa egiteko erabiltzen da. 

Osasun eta Kontsumo sailburuak PET-CT miatzailea inauguratu du gaur. Tumoreak diagnostikatzeko ekipamendu bat da, aitzindaria Euskadin, eta "munduko zentro onenen mailan jartzen gaituena", Rafael Bengoaren ustez. 

PET-CT miatzaile honek organismoaren barruan positroiak igortzen dituen erradionuklido baten (kontraste-erradioaren) banaketa detektatzeko eta zenbatzeko teknika bat erabiltzen du. Banaketa hori irudikatzen duten irudi tomografikoak ematen ditu. Teknologia hau gero eta gehiagotan ematen diren tumore mota batzuen diagnostikoa eta tratamenduaren ebaluazioa egiteko aginduta dago; esaterako, birikak, umetoki-lepoa, kolona, hestegorria, linfomak, sarkomak eta melanomak.

Euskadin ezaugarri hauetako lehen ekipamendu publikoa da. Inagurazio ekitaldian Rafael Bengoa Osasun sailburua,  Gregorio Achutegui, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari kudeatzailea eta Julian Perez Gil, Osakidetzako zuzendari orokorra izan dira. 

Osasun Saileko arduradun nagusiak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak "goi-mailako medikuntza baten alde egiten du, baina osasun sisteman antolamendu-aldaketa batzuk ere eginda; lehen mailako eta ospitaleko arreta integratuta eta ospitaleen kudeaketa klinikoa integratuta, besteak beste. Ildo horretatik, Bengoaren ustez lehen mailako eta ospitaleko arreta integratzeak ere "biziak salbatzen ditu, teknologia bat da baita ere". 

PET -CT-ari esker, praktikan aldi berean, eta pazientea mugitu barik, proba ezberdin bi egin ahal izango dira. Makina bakarrean, OTA-Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala eta PIT-Positroi Igorpen bidezko Tomografia konbinatzen dira. Horrela, kalitate handiko irudi erradiologikoa eta irudi metabolikoa lortzen dira, hurrenez hurren, paziente bakoitzaren gune batzuetako morfologia eta gune hauetako zelulen portaera ikusteko. Irudi biak batu egiten dira eta teknologia honen gaitasun diagnostikoa handitu egiten da. Sailburuaren arabera, gaur inauguratutako ekipamenduak "aldaketa kualitatibo bat ekarriko du tumoreei dagokienean". 

Ibiltzen ari den lehen urte honetan 1.300 paziente diagnostikatuko dituztela aurreikusten da. Ekipamendu hau erabiltzeko eskaintza, epe ertainera, arratsaldeko ordutegira ere zabalduko da. Neurri honekin esandako kopuruak bikoiztu egongo dira. Tecnología hau herritarren escurra ospitale publiko batean egoteko egin den inbertsioa 2.563.000 eurokoa izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa