Berriak Ogasuna eta Finantzak

Eusko Jaularitzak bi aldeko bilerak egingo ditu foru aldundiekin

2013-05-20

Erakunde arteko mahaia berriz bildu da gaur arratsaldean, aurreko astean foru aldundiek Eusko Jaurlaritzak joan den astelehenean proposatu zien lan-metodologia aztertu ondoren. Jaurlaritzaren arabera, bilera «behar bezalakoa» izan da. Batzarraren bidez, defizit helburuaren balizko murrizketatik eratorritako eta bizkortze ekonomikorako funtsera bideratuko diren 180 milioiei esker finantzatuko diren proiektuak «elkarrekin» zehazten jarraitzea hitzartu dute.  Ildo horretatik, Ricardo Gatzagaetxeberriak azaldu du aste honetan bertan Eusko Jaurlaritzak bi aldeko bilerak egingo dituela foru aldundiekin, hain zuzen ere, proiektu horiek zehazteko eta definitzeko «adostasunaren eta lankidetzaren bidez».

Ogasuneko eta finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxeberria hedabideen aurrean agertu da, Euskadiko hiru foru aldundietako homologoekin bildu ostean. 

Batzarrean, erakunde guztiak ados agertu dira funtsaren 180 milioi euroen % 70 Eusko Jaurlaritzaren inbertsio- eta bizkortze-proiektuetara bideratzeko, eta, gainerako, % 30 foru aldundiek kudeatzeko. Gatzagaetxeberriaren hitzetan, azken portzentaje hori koefiziente horizontalen arabera banatuko da, hau da, % 50 Bizkaiak eramango du, % 33, Gipuzkoak eta % 17, Arabak.

Iruzkin bat
  • @EmpreSEA
    2013-05-20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno vasco mantendrá reuniones bilaterales con las Diputaciones para concretar proyectos. http://t.co/STC2qAFyIY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)