Berriak Lehendakaritza
Eu

Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak balorazio oso positiboa egin du biktimen elkarteekin izandako bileren errondaren amaieran

2013.eko maiatzak 19

Azken egunotan Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak bukaera eman dio hainbat biktima elkarterekin izan duen bilera sortari. Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan zein Espainiako estatuan duten biktima elkarteekin izan dira bilera horiek.

Bilera horiek Monika Hernando Zuzendaritzako buruak eta Txema Urkijo Biktimen Politikaren koordinatzaileak burutu dituzte giro zintzoan eta adeitsuan. Bilera horien helburu nagusia Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia ezagutaraztea izan da, —Idazkaritza hori arduratzen baita Jaurlaritza berriaren bakeari, memoriari, biktimei eta giza eskubideei buruzko politiketaz—, baita Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria aurkeztea ere, bera izango delako, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz elkarte horiekin burutu beharreko lanaz arduratuko dena iazko urriko hauteskundeak izan ondoren.

Euskadin, Andaluzian, Katalunian, Valentzian, Galizian, Extremaduran eta Madrilen izandako bileretan Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek biktima guztienganako laguntza, aitorpen eta erreparazio politikekin konpromiso sendoa dutela helarazi diete kolektibo guztiei, eta asmo irmoa dutela terrorismoaren biktima eta giza eskubideen urraketa guztiei dagozkien Egia, Justizia eta Erreparazio eskubideak gauzatzen laguntzeko ahal duten neurrian.

Arduradunen aldetik egindako balorazioa oso positiboa izan da. Kolektibo guztiei jakinarazi zaie, baita ere, Eusko Jaurlaritzak komunikazioa eta harremanak estutzeko asmoa duela, kolektibo horiek hobeto entzuteko eta informazio eta eztabaida bideak ezartzeko, beti ere, biolentziaren bukaerak une oro duen egoera eta biktimen kolektiboaren problematika hobeto ulertze aldera. Bereziki, elkartekideei zuzen-zuzenean dagozkien eta interesatzen zaizkien gaiak aztertuko dira.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak eta, zehazki, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak publikoki eskerrak eman dizkie elkarte horien ordezkariei jaso duten tratu atseginarengatik eta egin dieten harrerarengatik; eta berretsi egin nahi dute eskubideen defentsarekin, eta indarkeriaren deslegitimazio sozial eta politikoarekin duten konpromisoa.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @todoscontraetay
    2013.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    ¿Con qué Asociaciones?La Secretaría de Paz y Convivencia valora muy positivamente la ronda de reuniones mantenida http://t.co/1n1bCPQDBK

  • @TxemaUrkijo
    2013.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    Dirección de Víctimas y DDHH del Gobierno Vasco. Sobre la ronda de contactos con asociaciones de víctimas.
    https://t.co/3hHvEjwPNJ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)