Berriak Lehendakaritza
Eu

Gizartearen lorpen izatera iritsi den Osakidetzak 30 urte bete ditu, eta Eusko Jaurlaritzak babestu eta hobetu egingo du

2013.eko maiatzak 19

Lehendakariak Jaurlaritzaren Kontseiluak hitzartu duen adierazpen instituzionala irakurri du, Osakidetza errekonozitzeko eta babesteko eta haren lan baliotsua eta bikaina nabarmentzeko. «Lan horri esker, zerbitzu eredugarria da Euskadin eta hemendik kanpora», esan du. Testuaren arabera, instituzioen eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren «lehentasunezko» helburua Euskal Osasun Zerbitzua eta haren izaera «publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa babestea» da. Ildo horretatik, Urkulluk nabarmendu du aurten Eusko Jaurlaritzak Euskadiko osasun zerbitzu publikoan herritar bakoitzeko 1.500 euro inbertituko dituela. Zenbateko hori Estatuko batezbestekoa baino % 20 gehiago da. Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak Osakidetzarekin eta pertsonen zaintzarekin duen konpromisoaren «adierazle onena» da.

Iñigo Urkullu lehendakaria Osakidetzaren 30. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian izan da, Osasuneko sailburu Jon Darpónekin, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriarekin eta Javier Aguirrerekin, Osasun sailburu izandakoarekin eta euskal osasun sistemaren bultzatzaileetako bat izan zenarekin. Ekitaldi honetan, Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu du Euskadiko paziente bakoitzak historia digital bakarra eta digitala edukiko duela legealdi honetan, eta «Euskadiko gizarte osoari ematen zaion osasun arreta eta zerbitzu publikoa hobetzeko aurrerapen berri bat» izango dela.

Oinarrizko zerbitzu publikoekin konpromisoa
Bere hitzaldian Lehendakariak oinarrizko zerbitzu publiko guztiekin konpromisoa adierazi du. Hori dela eta, Urkullu lehendakariak hezkuntza “garapenerako eta berdintasunerako tresna bezala” adierazi du. “Euskadiko hezkuntza-itunarekin ondo joan zaigu. Eta orain Madrildik proposatzen digutenak ez du balio Euskadirentzat” iragarri du lehendakariak. Era berean “gure eskumenak urratzen ditu, eta Euskadin existitzen ez diren arazoei eman nahi die konponbidea”, baieztatu du lehendakariak. Iñigo Urkulluk Eusko Jaurlaritzak gizarte politikak mantentzearekin duen  konpromisoa  azpimarrratu nahi izan du, “herri mailako akordio zabal bat merezi du gai honek. Eta asteartean alderdi politikoekin dudan bileran jorratu beharreko gai bat izango da”, gehitu du lehendakariak.

*Adierazpen instituzional osoa erantsitako dokumentuan

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ronusol
    2013.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: Osakidetza cumple 30 años convertido en un logro social que el ejecutivo vasco preservará y mejorará. http://t.co/qrlTrxlW2q

  • @djjacomenorato
    2013.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: Osakidetza cumple 30 años convertido en un logro social que el ejecutivo vasco preservará y mejorará. http://t.co/qrlTrxlW2q

  • @Ideable
    2013.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: Osakidetza cumple 30 años convertido en un logro social que el ejecutivo vasco preservará y mejorará. http://t.co/qrlTrxlW2q

  • @asesoriatecnica
    2013.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: Osakidetza cumple 30 años convertido en un logro social que el ejecutivo vasco preservará y mejorará. http://t.co/qrlTrxlW2q

  • @alfrealday
    2013.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza cumple 30 años convertido en un logro social que el ejecutivo vasco preservará y mejorará. http://t.co/qrlTrxlW2q

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Etxeberria, Jesus Javier Aguirre