Berriak Osasuna
Eu

Urte amaieran Euskadiko farmazia guztiek izango dute e-errezeta sistema

2013.eko maiatzak 16

Aste honetan beste hamabi udalerrik egin dute bat botikak preskribatzeko, bisatzeko eta banatzeko sistema berriarekin, e-errezetarekin: Areatza, Dima, Zeanuri, Zaratamo, Iurreta, Gautegiz-Arteaga, Muxika, Laukiz, Zamudio, Sondika, Lezama eta Loiu. Udalerri horietan, Arabako zortzitan eta Gipuzkoako beste bostetan ezarri ostean, amaitu da Euskadin errezeta elektronikoa behin betiko ezartzeko prozesuaren hasiera. Urte amaierako Euskadiko farmazia guztiek errezeta elektroniko sistema izatea aurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzako Farmaziako zuzendari Iñaki Betolaza Zamudion izan da, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente Virginia Cortinarekin batera, errezeta elektronikoaren (e-errezeta) ezarpenaren lehenengo egunen balorazioa egiteko.
Betolazak e-errezeta sistema fidagarriagoa eta seguruagoa dela adierazi du.

E-errezetarekin paperezko errezetak desagertu egingo dira. Hemendik aurrera osasun-aginduaren informazioa bide telematikoz kargatuko da eta zuzenean iritsiko da farmaziara, honela, gure Osakidetzako txartela gure errezeta bihurtzen da. Sistema honen bidez erosotasuna lortzen da, pazienteek, batez ere kronikoek, ez dute medikuarengana joan behar jarraipen-errezetak jasotzera. E-errezetarekin segurtasuna ere hobetzen da, edozein osasun-profesionalek ikus baitezake pazientearen tratamendua, akatsen aurkako erresistentzia handiagoa eta osasun-profesional guztien koordinazioaren hobekuntza dakar horrek. Abantailen artean, botiken erabilera jasangarriagoa eta denboraren optimizazioa nabarmentzen dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @manycomics
    2013.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    A finales de año el 100% de las farmacias vascas contarán con la e-rezeta http://t.co/swfcJpGZRS http://t.co/KsIhhFGd4p

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Virginia Cortina